Osasun Eskola +

Zure osasuna zaintzeko online plataforma berria

12 urtez martxan izan ondoren, osasuna zaintzeko online plataforma berritu dugu Osakidetzan. Osasun Eskola+ berriarekin, prestakuntza- eta informazio-baliabide ugari jartzen ditugu zure eskura, zure osasuna hobeto uler dezazun eta bizitzaren etapa guztietan zure zaintzan aktiboki parte har dezazun.

Osasun Eskola + programaren berrikuntza nagusietako bat prestakuntza-campusa da. Bertan, online ikastaroak egin ditzakezu, eta osasun-langileek webguneko baliabideak agindu ahal dizkizute.

Horrek guztiak zeure osasunaren zaintzan ahalduntzeko aukera ematen dizu, gaixotasunei buruzko informazioa, osasun-gomendioak, autozainketarako gidak, prebentzio-programak eta dibulgazio-materialak baititu.

Osasun Eskola + lagungarria da zuekin batera osasun-sistema kontziente eta parte-hartzaile bat eraikitzen jarraitzeko.

Sartu plataformara


Osasunari buruz ikastea errazagoa da orain Osasun Eskola+ plataformarekin

Gure prestakuntza-plataforma berritu dugu, zure osasuna modu interaktibo eta dinamikoan zaindu ahal izan dezazun, zure erritmoan eta nahi duzun lekutik. Osasun Eskola + plataformak, ikastaroak eta tailerrak ez ezik, bizitzako etapa guztietarako prebentzio-programak eta materialak ere eskaintzen ditu.

Abantaila horien onuradun izateko, sar zaitez zure eremu pribatura BAKQ ziurtagiriarekin, ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin. Edukiak kontsultatu nahi badituzu, beste aukera bat da zure osasun-karpetaren "Zainketak eta gomendioak" atalean sartzea.

Informatuta egoteak zure ongizatea eta zure ingurukoena hobetzen laguntzen dizu, egunero erabil ditzakezun tresna praktikoen bidez. Horretarako, beti duzu osasun-langile adituz osatutako taldeen babesa.

Azken aldaketako data: