Berdintasuna eta bizikidetza

Eskolak giro akademiko harmoniko eta inklusiboa sortu nahi du, pertsona bakoitza errespetatua eta diskriminaziorik gabea senti dadin. Horregatik, berdintasunaren, erantzukizunaren, ekitatearen eta etika profesionalaren kultura sustatzen dugu.

Konpromiso hori, besteak beste, generoak osasunean duen garrantziari buruzko sentsibilizazio-ekintzak dinamizatuz gauzatzen da.

16 aktibismo-egun genero-indarkeriaren aurka

Genero-indarkeria lehen mailako osasun publikoko arazoa da. Horregatik, Osakidetzak dokumentu hau argitaratu du komiki formatuan, sentsibilizatzeko, informatzeko eta tratu txarren egoerak identifikatzeko.

Ulertzeko eta detektatzeko irakurketa bisuala.

Bizikidetzarako gida: Nola bermatu giro etikoa, bidezkoa eta berdintasunezkoa


Aurreko urteetako jarduerak

Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintza
  • 2026ko maiatzak 28: Osakidetzako Berdintasun eta Parte-hartze Zerbitzuak (osasun arloarekin lankidetzan) egindako infografía zabaldu zen, bertan sexu bakoitzaren osasun diferentzialari buruzko gako garrantzitsuenak jaso dira; izan ere, desberdintasun horiek ezagutzea da osasun-arreta bidezkoagoa eta pertsonalizatuagoa lortzeko lehen urratsa.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • 2026ko martxoaren 8a: Gehienbat emakumeena den errizaintza-lanbidea ikusaraztea, Eskolako langile eta ikasleekin talde-argazki bat egin eta argitaratuz.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

  • 2026ko otsailaren 11: Eskolako emakume ikertzaileei errekonozimendua Instagram bidez. Erizaintzaren esparruko emakume ikertzaileen l.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

  • 2026ko otsailaren 11: Eskolako emakume ikertzaileei errekonozimendua Instagram bidez. Erizaintzaren esparruko emakume ikertzaileen lana zabaltzea eta balioestea.

Emakumeen Nazioarteko Eguna

  • 2026ko martxoaren 8a: Gehienbat emakumeena den errizaintza-lanbidea ikusaraztea, Eskolako langile eta ikasleekin talde-argazki bat egin eta argitaratuz.

25N: Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

  • 2025eko azaroaren 25ean: Farmamundi Giza Liburuak. Desplazamenduak eta erronkek markatutako bizitza istorio zirraragarriak dituzten emakumeek "giza liburu" gisa jokatzen dute, eta beren bizipenak ikasleekin zuzenean partekatzen. Honek etorkizuneko profesionalak beharrezko sentsibilitatearekin eta gaitasun kulturalarekin prestatzeko laguntzen du.

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

  • 2024ko azaroaren 18tik 25era: elikagaiak, oinarrizko produktuak, jostailuak eta haurrentzako liburuak biltzea, "AFRO" Egoiliar Afroamerikarren Elkartearen laguntzarekin.

Emakumeen genitalen mutilazioarekiko zero tolerantziaren Nazioarteko Eguna

  • 2024ko otsailaren 6an: HITZALDIA: Maite Aranzábal -Osasun-profesionalek emakumeen Genitalen Mutilazioaren prebentzioeta arretan duten papera.

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna. (soilik gazteleraz)

  • 2023ko azaroaren 24an: Denda solidarioa, JAMBO CONGO GKEarekin lankidetzan: Emakumeek egindako artikuluen salmenta.
  • 2023ko azaroaren 27an: Denda solidarioa.
  • 2023ko azaroaren 27an: Antonio Altarriba, Sergio García eta Lola Moralen "El Cielo en la cabeza" liburuaren aurkezpena. Laguntzailea: Idoia Moreno.

Azken aldaketako data: