Informazioaren Segurtasunari Buruzko Gidalerroa

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, erakunde publikoak bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera behartzen dituenez, elkarreragingarritasuna eta informazioaren segurtasuna ezarriz eta datu pertsonalen babesa bermatuz, Segurtasun Eskema Nazionala jasotzen du 156. artikuluan.

Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretua argitaratzearen ondoriozko arau-esparruaren bilakaera dela-eta, Osakidetzak eguneratu egin du Informazioaren Segurtasunari buruzko Gidalerroa. Errege Dekretu horren 12. artikuluaren arabera, erakunde publikoek, besteak beste, informazioaren segurtasunari buruzko gidalerroa eduki behar dute. Gidalerro horren helburua goi-mailako jarraibideak ezartzea da, gidalerro horren norainokoak zehazten dituen prozesu guztiak modu seguruan eta baimendutako langileek soilik egin ditzaten. Era berean, erakundearen informazioa babestu behar dute, konfidentzialtasun-, osotasun- eta/edo eskuragarritasun-galerarik edo trazabilitatearen edo benetakotasunaren gaineko eraginik ez izateko.

Informazioaren Segurtasunari buruzko Gidalerro hori, organo eskudunak formalki onartu ondoren, Gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 7. artikuluaren arabera argitaratzen da.

Azken aldaketako data: