LMAko Betetzeko Zailak diren lanpostuen EPEa

Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzeko hautaketa-prozedura

Osakidetzak, bere misioa eta helburuak betetzeko behar dituen giza baliabideak eskuratzeko, hainbat hautaketa-prozesu publiko antolatzen ditu. Prozesu horiek, bada, lehiaketa sistemaren bidez eramaten ditu aurrera, eta haien helburua da Osakidetzako estatutupeko langile-kategoriei dagozkien destinoak ahalik eta modurik egokienean betetzea.

ABISUA!

BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUEN EPE-A (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (II)

  • Betezeko Zaila EPEari dagozkion erresulta-eskaintza jasotzen duten ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau bidaltzen dizuegu:

    2025eko abenduaren 23an, Osakidetzaren Betetzeko zailak EPEaren webgunean argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:

    • FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM-LMAT

    Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko abenduaren 24tik 2026ko urtarrilaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne.

    Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta LMAko EPEko (Betetzeko zailak) webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUEN EPE-A(ERRESULTA-FASEA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (II)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2026ko urtarrilaren 12ko EHAAn argitaratuko dira ondorengo kategoria hauetako estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:

    • PSIKIATRIAKO FEM

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2026ko urtarrilaren 13an izango da.

    Lanpostuez jabetzeko  zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.


BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUEN EPE-A(ERRESULTA-FASEA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (I)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2026ko urtarrilaren 9ko EHAAn argitaratuko dira ondorengo kategoria hauetako estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:

    • PEDIATRIAKO FEM-LMAT
    • HAURREN PSIKIATRIAKO FEM

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2026ko urtarrilaren 12an izango da.

    Lanpostuez jabetzeko zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.


BETETZEKO ZAILAK DIREN LANPOSTUEN EPE-A (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (zuzenketa erroreak V)

  • Zaila betetzeko diren lanpostuen EPEari dagozkion erresulta-eskaintza jasotzen duten ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau bidaltzen dizuegu:

    2025eko abenduaren 12an, Osakidetzaren Zaila betetzeko diren lanpostuen EPEaren webguneetan argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenen akatsak zuzentea; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:

    • PSIKIATRIA

    Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko abenduaren 15tik 17ra bitartekoa izango da, biak barne./p>


LMA-KO EPE-A (BETETZEKO ZAILAK) (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (I)

  • Betezeko Zaila EPEari dagozkion erresulta-eskaintza jasotzen duten ebazpenak argitaratzeari dagokionez, informazio hau bidaltzen dizuegu:

    2025eko azaroaren 20an, Osakidetzaren LMAko EPEko (Betetzeko zailak) webgunean argitaratu dira erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:

    • PEDIATRIAKO FEM-LMAT
    • PSIKIATRIAKO FEM
    • HAURREN PSIKIATRIAKO FEM

    Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko azaroaren 21etik 2025eko abenduaren 4ra bitartekoa izango da, biak barne.

    Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta LMAko EPEko (Betetzeko zailak) webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


EPE-A (BETETZEKO ZAILA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (IV)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2025eko urriaren 1eko EHAAn estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratuko da, kategoria honetan:

    • PSIKIATRIAKO FEM

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko urriaren 2an izango da.

    Lanpostuez jabetzeko zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

  • Betetzeko zaila EPEko aipatutako kategoriei dagokienez, gaur argitaratuko dira "Betetzeko zaila EPEa" webgunean Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipena:

    • PSIKIATRIAKO FEM

    Betetzeko zaila EPEko Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko irailaren 25etik 2025eko urriaren 24ra bitartekoa izango da; horretarako, EPE-A (Betetzeko Zaila) webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


EPE-A (BETETZEKO ZAILA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (III)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2025eko irailaren 18ko EHAAn estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratuko da, kategoria honetan:

    • PEDIATRIA MEDIKUNTZAKO FEM - MLAT

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko irailaren 22an izango da.

    Lanpostuez jabetzeko zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

  • Betetzeko zaila EPEko aipatutako kategoriei dagokienez, gaur argitaratuko dira "Betetzeko zaila EPEa" webgunean Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipena:

    • PEDIATRIA MEDIKUNTZAKO FEM - MLAT

    Betetzeko zaila EPEko Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15etik 2025eko urriaren 14ra bitartekoa izango da; horretarako, EPE-A (Betetzeko Zaila) webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


EPE-A (BETETZEKO ZAILA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (II)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2025eko irailaren 17ko EHAAn estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratuko da, kategoria honetan:

    • FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM – LMAT

    Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko irailaren 18 eta 19 an izango da.

    Lanpostuez jabetzeko  zerbitzu-erakundeetako pertsonen zuzendaritzekin harremanetan jartzeko esan zaie, hitzordua adosteko.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

  • Betetzeko zaila EPEko aipatutako kategoriei dagokienez, gaur argitaratuko dira "Betetzeko zaila EPEa" webgunean Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipena:

    • FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM – LMAT

    Betetzeko zaila EPEko Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko irailaren 8 tik 2025eko urriaren 7 ra bitartekoa izango da; horretarako, Betetzeko Zaila EPEko webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


EPE-A (BETETZEKO ZAILA): IZENDAPEN-EBAZPENAK ARGITARATZEA (I)

  • Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEko estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratzeari dagokionez, honako informazio hau bidaltzen dizut:

    2025eko abuztuaren 25eko EHAAn estatutupeko langile finko izendatzeko ebazpenak argitaratu dira, kategoria hauetan:

    • HAUR PSIKIATRIAKO FEM

    Esleitutako destinoaz jabetzea 2025eko irailaren 4an egingo da.

    Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

  • Adierazitako kategoriei dagokienez, 2025eko abuztuaren 1ean "EPE-A (Betetzeko Zaila)" webgunean argitaratu dira izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipena:

    • HAUR PSIKIATRIAKO FEM

    Izangaien behin betiko ebazpenen eta destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 4tik 2025eko irailaren 3ra artekoa izango da, horretarako, EPE-A (Betetzeko Zaila) webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko da.


LMA-KO EPE-A (BETETZEKO ZAILAK): IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA (II)

Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEari dagokionez, honako informazio hau helarazten dizuegu:

2025eko uztailaren 3an, argitaratu dira Osakidetzaren LMAko EPEko (Betetzeko zailak) webgunean izangaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak, deialdi hauei dagozkienak:

  • FAMILIAKO MEDIKUNTZAKO FEM - LMAT
  • PEDIATRIAKO FEM - LMAT
  • PSIKIATRIAKO FEM

Ebazpen horien I. eranskinean jasotako pertsonek (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiek) destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko uztailaren 4tik 2025eko uztailaren 17ra bitartekoa izango da, biak barne.

Adierazitako epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta, horretarako, Osakidetzaren "LMAko EPEko (Betetzeko zailak)" webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


LMA-KO EPE-A (BETETZEKO ZAILAK): IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA (I)

Betetzeko zailak diren lanpostuen EPE ari dagokionez, honako informazio hau helarazten dizuegu:

2025eko uztailaren 2an, argitaratu dira Osakidetzaren LMAko EPEko (Betetzeko zailak) webgunean izangaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak, deialdi hauei dagozkienak:

  • HAUR PSIKIATRIAKO FEM

Ebazpen horien I. eranskinean jasotako pertsonek (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiek) destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko uztailaren 3tik 2025eko uztailaren 16ra bitartekoa izango da, biak barne.

Adierazitako epe berean interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta, horretarako, Osakidetzaren "LMAko EPEko (Betetzeko zailak)" webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.


LMA-KO EPE-A (BETETZEKO ZAILAK): ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO EBAZPENEN ARGITALPENA

Betetzeko zailak diren lanpostuen EPEari dagokionez, honako informazio helarazten dizuegu:

Gaur, 2025eko maiatzaren 8an, aurreikusita dago Osakidetzaren Betetzeko zailak diren LMAko EPEaren webgunean argitaratzea honako deialdi hauetako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak jasotzen dituzten ebazpenak:

  • FAMILIAKO FEM - LMAT
  • PEDIATRIAKO FEM - LMAT
  • PSIKIATRIAKO FEM
  • HAURREN PSIKIATRIAKO FEM

Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9tik 2025eko ekainaren 9ra artekoa izango da, biak barne, eta, horretarako, Osakidetzaren "Betetzeko zailak diren lanpostuen EPE"aren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili behar da.


Izena emateko epea, apirilaren 4tik apirilaren 30eko 14:00etara, honako kategoria hauetarako:

  • Familiako Medikuntzako FEM–LMAT
  • Pediatriako FEM–LMAT
  • Psikiatriako FEM
  • Haur Psikiatriako FEM

Aplikaziora sartzeko botoia


Osakidetzako profesionalak

Osakidetzako profesionala bazara eta zerbitzu aktiboan bazaude, Osakidetzako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifika zaitezke.

Herritarrak

Sartzeko modu bakarrak hauek dira: BakQ, ziurtagiri digitalak edo Cl@ve Permanente.


Dokumentuak

  • 540/2025 Ebazpena, oinarri orokorrak. LMAko EPEa Betetzeko zailak
  • 541/2025 Ebazpena, oinarri espezifikoak. Familiako Medikuntzako FEM–LMAT. LMAn Betetzeko Zaila EPEa
  • 542/2025 Ebazpena, oinarri espezifikoak. Pediatriako FEM–LMAT. : LMAn Betetzeko Zaila EPEa
  • 543/2025 Ebazpena, oinarri espezifikoak. Psikiatriako FEM. : LMAn Betetzeko Zaila EPEa
  • 544/2025 Ebazpena, oinarri espezifikoak. Haur Psikiatriako FEM, : LMAn Betetzeko Zaila EPEa

KONTAKTUA:

Arazo informatikoa adierazi:

Formulario bat dago eskuragarri aplikazioaren barruan, eta dagokion kategoria aukeratuta sartzen da, Kontaktua atalean.

Prozesuarekin zerikusia duten eta arazo informatikoa ez den beste gai batzuetarako:

epe-ope@osakidetza.eus