Ikasleentzako orientazioa

Eskolako Ikasleentzako informazio- eta orientazio-plana tresna integrala da, eta haren helburu nagusia errendimendu akademikoa hobetzea eta tutoretzei eta administrazio-izapideei buruzko funtsezko informazioa ematea da.

Berdinen arteko tutoretza (BAT programa):

Zer da BAT? Sartu berri den ikaslearen kezkak eta zalantzak argitzen lagundu nahi duen programa da, haren integrazio akademiko, sozial eta pertsonala errazteko, goi-mailako ikaskideek lortutako esperientziaren bidez.

BATek ikasle tutoreekin zeharkako gaitasunak lantzeko aukera ere ematen du, komunikazioko, harremanetako, orientazioko eta lidergoko gizarte-trebetasunak sustatzeko, besteak beste.

2025/2026 ikasturterako BAT Programaren Orientazio datak honako hauek dira:

1. maila:

  • 2025eko irailaren 15a - Euskara – 12:30etik 13:30era
  • 2025eko irailaren 15a – Gaztelania - 12:30etik 13:30era
  • 2025eko abenduaren 2a - Euskara - 09:30etatik 10:15etara
  • 2025eko abenduaren 2a - Gaztelania - 09:30etik 10:15era
  • 2026ko apirilaren 16a - Euskara - 12:15etik 13:00etara
  • 2026ko apirilaren 16a - Gaztelania - 12:15etik 13:00etara

2. maila:

Urtero, 2. mailako ikasleentzako saio bat antolatzen da 3. mailako hautazko irakasgaiei buruz, matrikula-aldiaren aurretik.


Irakasleen tutoretza:

EUEko irakasleek ere funtsezko zeregina dute orientazio akademikoan, irakasgai bakoitzean (teorikoa, praktikoa edo GFL) eskuratu beharreko gaitasunak, ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-sistema zehaztuta. Informazio hori E-gelan argitaratzen da, irakaskuntza-gidarekin batera, ikasleek kontsulta dezaten. Gainera, irakasleek tutoretza pertsonalizatuak eskaintzen dituzte irakasgai guztietan, ikasleei beren ikaskuntza maximizatzen laguntzeko, practicumerako eta GFArako ikuspegi egituratuago batekin.


Beste izapide batzuen tutoretza:

Idazkaritza akademikoak, premia bereziak dituzten ikasleen orientazioa kudeatzeaz gain (desgaitsauna, errendimendu handiko kirolaria, genero-indarkeriaren biktimak, etab.), EHUren Entzuteko eta Erantzuteko Sarea, programara bideratzeko ardura dauka, zailtasun akademiko, psikologiko, ekonomiko edo sozialak dituzten ikasleei laguntzeko.

Eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek orientabidean laguntzen dute administrazio-gaiei buruzko zalantzak argitzeko (epeak, izapideak eta laguntza ekonomikoak).

Horren guztiaren berri ematen dute hemen:

EHUk ere badu bere orientazio-zerbitzua, eta eskola honetako ikasleak ere bertara joan daitezke (Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua Ikasleentzako Argibide Zerbitzua - sou - EHU).

Azken aldaketako data: