Zilbor hesteko odol ematea

Sortzaile hematopoietikoen transplanteak (SHT, hamarkadatan hezur muin transplantea zeritzana), terapeutika finkatua dira gaur egun gaixotasun hematologiko, neoplastiko eta metaboliko kopuru garrantzitsu batentzat.

Transplante Koordinazioa

  • Gipuzkoa: 943 007 016
  • Bizkaia: 944 033 604
  • Araba: 945 006 291

email: infoSCU@osakidetza.eus

Sarrera

Zilbor hesteko odola (ZHO), hezur-muina eta odol periferikoa bezala, oso aberatsa da zelula hematopoietiko sortzailetan; hori dela eta, ZHO transplanteak gero eta sarriagoak dira eta, gainera, aurreikus daiteke honen erabilpena areagotu egingo dela datozen urteetan.

Haurraren jaiotzaren ondoren zilbor hestea baztertu egiten da normalean karenarekin batera. Ikertzaileek egiaztatu dute zilbor hestearen barruan aurkitzen den odolak odolaren ama zelulak dauzkala, hematopoietiko sortzaileak deiturikoak. Hauek odol zelula guztiak, globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak sortzen dituzten zelula espezializatuak dira. Zelula hauek, behin transplantea egin ondoren, gai dira gaixoarengan zelula sano gisa erreproduzitzeko, beronen hezur- muina onera ekarriz.

Azken aldaketako data: