Euskararen erabilera Osateken
2023-2027 aldirako Osateken euskararen erabilera normalizatzeko II. planaren helburua da irmoki aurrera egitea Osateken euskararen erabilera, ahozkoa eta idatzizkoa, normalizatzeko bidean. Horrela, pixkanaka, eta modu errealistan, euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatuko dira, eta euskara izango da, gaztelaniarekin batera, Osateken lan-hizkuntza.
Horretarako, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak urteko kudeaketa-plan bat izango du, eta, bertan, urtean zehar gauzatu beharreko ekintza espezifikoak zehaztuko dira, plangintzaldi bakoitzaren amaieran aurreikusitako helburuak bete daitezen.
Atal honetan informazio interesgarria aurkituko duzu Osatekekiko harremanetan herritarren hizkuntza-eskubideak erabiltzeari dagokionez.
Eskura dituzu, besteak beste, legedia, Euskara Planaren dokumentu estrategikoak, profesional elebidunak identifikatzea, kexak aurkeztea eta abar.
Zeintzuk dira zure eskubideak?
Osasun-eremuan dituzun harremanetan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea duzu, dokumentu hauetan jasotzen denaren arabera: 147/2015 Dekretua (4.n artikulua), uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena; 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena; eta 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen normalizazioari buruzkoa.
Nola identifikatu gure zerbitzu eta profesional elebidunak?
Arreta bi hizkuntzetan ematen duten Osatekeko zentroak eta langileak "e" logo urdinarekin edo Bikain ziurtagiriarekin identifikatuta daude, eta euskarri eta formatu hauetan aurki ditzakezu:
Nola aurkeztu kexa bat?
Zure hizkuntza-eskubideak urratu direla uste baduzu, kexa bat aurkez dezakezu. Horretarako, hainbat aukera dituzu:
- Eskatu erreklamazio-liburua zerbitzua jaso duzun Osateken zentroan.
- Kexa Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzura bidal dezakezu, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara.
- Hizkuntza Eskubideen Behatokian ere aurkez dezakezu.
Erabiltzen duzun bidea edozein dela ere, Osatekek egindako erreklamazioaren berri izango du, eta konpontzeko bitartekoak jarriko ditu.
Zeintzuk dira OSATEKen Euskara Planaren dokumentu estrategikoak?
Osatekek euskararen erabilera normalizatzeko plan espezifiko bat onartu du, pazienteen hizkuntza-eskubideak bermatzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta euskara ere lan-hizkuntza izateko.
- Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak
- Euskarazko prestakuntzari buruzko inkestaren emaitzen txostena (2019)
- Hizkuntza-kudeaketaren Bikain kalitate-ziurtagiriaren txostena Osatek Zumarragan
- Hizkuntza-kudeaketaren Bikain kalitate-ziurtagiriaren txostena Osatek Eibarren
- 2021eko Kudeaketa Plana
- Harrera-gida OSATEK zentroetan
- Hizkuntza osasuna da
- OSATEK-Zumarragan, euskararen kalitatea bermatuta
Azken aldaketako data: