Osakidetza zure mugikorrean

Osakidetzak eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak, klik bakar batera


Osakidetzako Mugikorren Ataria

Osakidetzako Atari Mugikorraren bidez medikuarekin txanda eskatu dezakezu, Nire Tratamendu medikua ikusi, eta Osasun-Karpetara, osasun-aholkuetara, Osasun-Eskolara edo inkestetara sartu zaitezke; baita interesgarriak diren gainerako APP korporatiboetara ere.

Horrez gain, informazio interesgarria duten jakinarazpenak jasoko dituzu txerto-kanpainei buruzkoak, osasun-aholkuei buruzkoak, abian jartzen diren zerbitzu berriei buruzkoak, eta abar

Osakidetzako Mugikorren Ataria

Osasun karpeta

Osasun karpeta

Osasun-karpeta Osakidetzaren tresna digital bat da, 16 urtetik gorakoei historia klinikoko informazioa eskuratzeko aukera ematen diena, profesionalekin aurrez aurrekoak ez diren komunikazio-kanalak gaitzen dituena eta norberak historia klinikoa aberasteko aukera ematen duena.


Nire tratamendua app-ren pantaila
Nire tratamendua app-ren ikonoa Nire tratamendua

Zure Tratamendu aktiboa Osakidetzan kontsultatzeko aplikazioa; bertan, farmazian hartu beharreko agindutako medikazioa jasotzen da

Pantalla app Ayuda Parada Cardiaca
Icono App Ayuda a la Parada Cardiaca Bihotz-geldialdian laguntzea

Ospitalez kanpoko bihotz-geldialdia detektatzen ikastea, ospitalez kanpoko bihotz-geldialdiari aurre egiten laguntzea eta gertuen dagoen desfibriladorea bilatzea eta erabiltzen ikastea.


Haurren gainpisua eta obesitatea
beren osotasunean tratatzeko programa

"Mangolsen bidaia: pausoz pauso bizitza osasuntsu baterantz" programak haurren gainpisua eta obesitatea beren osotasunean tratatzen ditu: pediatriako kontsultetan egiten den jarraipen profesionala eta aplikazio informatiko bat konbinatzen ditu, neska-mutilek, etxekoekin batera, elikadura-ohitura osasungarriei buruzko ezagutzak eta estrategiak modu arin eta dibertigarrian eskura ditzaten.

Tratamendu-programa hasi ahal izateko, profesional sanitarioak aktibatu egin beharko du.

Odola ematea gero eta errazagoa

Aplikazio honek odola emateko guneetako leku geolokalizatuak aurkitzen lagunduko dizu, baita odol-emate motei eta horien deribatuei buruzko informazio pedagogikoa ere. Dohaintza egiteko pertsona egokia zaren adieraziko dizu, eta bertan aurkituko duzu zure dohaintzen historikoa, zure odol-taldea eta zure hurrengo dohaintzaren data.

Pantalla apliación movil

Profesionalentzako aplikazioak

Kontratazio-Zerrendak

Aplikazio honetan, onartuta zauden Osakidetzako kontratazio-zerrendetan zein posiziotan zauden begiratu ahal izango duzu.

“Zerrendak” atalean, daukazun posizio absolutua zein erlatiboa kontsultatu ahal izango duzu, nola bakante eta erreserbatuak betetzeko zerrendetan (bakanteen zerrenda) hala ordezkapen eta behin-behinekotasunen zerrendan (ordezkapenen zerrenda).

Ordezkapenen zerrendak S batekin markatu dira, eta lanpostu hutsenak I batekin.

Pantalla apliación movil

Pediatriako larrialdiak EPDT/WEST app-ren pantaila

Pediatriako larrialdiak EPDT/WEST

Aplikazio hau ospitalez kanpoko esparruan pediatriako larrialdiei eta emergentziei arreta sanitarioa ematen laguntzeko tresna izateko sortu da.

EDPT-ren protokoloak eta tresnak ditu pediatriako larrialdi nagusiei arreta emateko baliagarriak direnak. Maila terapeutiko estuko farmakoen CARD batzuk ematen ditu, haurtzaroko eta nerabezaroko pisu-tarte desberdinetarako zehaztuta (3,5 eta 55 kg artean), larrialdi horiei arreta emateko. Gainera, aplikazioak pediatriako pisua kalkulatzeko algoritmo propioa ere badu, "Bilbao 2018 Formulak" izenekoa, WEST taldeak garatua, zeinak aukera ematen baitu sendagaien dosiak segurtasunez kalkulatzeko.

Pediatriako Larrialdien Espainiako Elkartearen (SEUP) berme zientifikoa jaso du App-ak, baita eta E-nnova Health 2021 sari bat ere, osasunaren alorreko teknologia berrietan oinarritutako ekimenengatik, "Pazientearen ahalduntze digitala" kategoriaren barruan.


Gaixotasun autoimmuneak

Aplikazioak gaixotasun autoimmuneak dituzten pazienteekin erabilitako tratamendu-pautak jasotzen ditu.

Medikuntza arlo guztietako profesionalentzat da, eta gida praktikoa eta zehatza izan nahi du. Aplikazio honi esker, profesionalek hobeto erantzun ahal izango diote gaixotasun autoimmuneak dituzten pazienteen tratamendu farmakologikoaren inguruko hainbat egoerari.

Gaixotasun autoimmuneak app-ren pantaila

Azken aldaketako data: