Emergentzia Pediatrikoen Diziplinarteko Taldea (EPDT)
Emergentzia Pediatrikoen Diziplinarteko Taldea (EPDT) hainbat maila asistentzialetatik (LMA, Emergentziak eta Garraio Sanitarioa eta Ospitaleko larrialdi pediatriakoak) larrialdi edo emergentzia pediatrikoei aurre egin behar dieten Osakidetzako zenbait profesionalek osatzen dute, besteak beste: pediatrak, erizainak, farmazialariak, familia-medikuak eta Emergentzietako eta Garraio Sanitarioko langileak.
EPDTren lanaren emaitza ospitalez kanpoko larrialdi eta emergentzia pediatrikoei arreta ematera bideratuta dago berariaz .
Taldearen HELBURUAK hauek dira:
HELBURU OROKORRA
- Ospitalez kanpoko eremuan asistentzia sanitario urgentea behar duten pediatriako pazienteen arreta eta segurtasuna hobetzea.
HELBURU ZEHATZAK
- Asistentzian aldakortasuna murrizten laguntzea, tresnen, lan-prozeduren, protokoloen eta laguntza-tekniken bidez.
- Pediatriako larrialdietan arreta emateko, osasun-zentroetan behar diren baliabideei buruzko gomendioak egitea: larrialdietako orgaren materiala, dokumentazioa, informazio- eta komunikazio-baliabide teknologikoak, etab.
- Profesionalen arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzen laguntzea.
- Garraio-baliabiderik egokiena aukeratzeko prozesua erraztea, EPDTren lekualdatzearen scorearekin.
- Medikazioa premiaz emateko prozesua erraztea, EPDTren cards delakoen bidez.
- EPDTren protokoloak eta tresnak etengabe eguneratzea.
- Edukiak bitarteko digitalen bidez zabaltzea: weba eta APPa.
Halaber, EPDTk profesional sanitario guztien eskura jarri du "Pediatriako larrialdia EPDT-WEST" aplikazioa, errazagoa izan dadin informazioa eskuratzea eta erabakiak hartzea. Aplikazioa Android-erako eta iOSrako dago erabilgarri, PlayStore-ren eta AppStore-ren bidez, hurrenez hurren, eta doan deskargatu ahal da.
EPDTrekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide elektroniko honen bidez egin dezakezu: EPDT-GIDEP@osakidetza.eus
Antolaketa eta komunikazioa:
Teknikak:
- EPDT protokoloak egokitzea covid-19ak eragindako egoerara
- Hezur barneko bidea (4B) (itzultzen ari gara)
- Cricotiroidotomía (2B) (itzultzen ari gara)
- Ventilación con bolsa – mascarilla (2B) (itzultzen ari gara)
- Restricción de la movilidad cervical (itzultzen ari gara)
- Sonda NasoGastrica - SNG
- Neumotorax (itzultzen ari gara)
- Trauma Periferikoa (itzultzen ari gara)
Gaixotasunak-sintomak:
- Etanolagatiko intoxikazioa
- Konbultsioak (3B) (itzultzen ari gara)
- Mina eta analgesia (2B)
- Hipogluzemia (2B)
- Abdomeneko min akutua (2B) (itzultzen ari gara)
- Asma akutua (3B) (itzultzen ari gara)
- Bronkiolitida(4B) (itzultzen ari gara)
- Laringitisa (3B) (itzultzen ari gara)
- Vomitos y deshidratación por GEA 1.2 (itzultzen ari gara)
Bizi-arriskua:
- Bihotz-biriketako geldialdia (2B)
- OVACE (2B) (itzultzen ari gara)
- Takikardia suprabentrikularra (3B) (itzultzen ari gara)
- Intoxikazioak
- Shocka (3B)
- Sepsi susmoa (3B) (itzultzen ari gara)
- Anafilaxia (2B)
- TKE (2B) (itzultzen ari gara)
Erremintak:
-
CARD de medicación para emergencias en el ámbito prehospitalario (itzultzen ari gara):
- Lekualdaketa pediatrikorako galde-sorta (2B)
- Lekualdaketarako Scorea (B3) (itzultzen ari gara)
- Triajea lehen mailako arretako pediatrian (2B)
- Ebaluazio pediatrikoaren triangelua (3B) (itzultzen ari gara)
- Hasierako ebaluazio pediatrikoa (3B) (itzultzen ari gara)
- Larrialdietarako materiala lehen mailako arretan (4B) (itzultzen ari gara)
Azken aldaketako data: