Espedienteen aldaketa
Hornitzaileak 360 hornitzaile-atari batean sartuko dira, Osakidetzarekin egin beharreko izapideak hasi ahal izateko
Izapide horiek kudeatzeko 360 Atarian sartu behar duten Osakidetzako profesionalak EntraID bidez sartuko dira
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izapidetutako espedienteak aldatzeko eskaera.
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izapidetutako espedienteen enpresa esleipendunak, produktua sartzea/aldatzea/ordezkatzea eskatu nahi dutenak.
(Salbuetsita daude farmazia-produktuen espedienteak).
Prozesu honen bidez, enpresa hornitzaile esleipendunak espediente zentralizatua aldatzeko eskaera egin ahal izango du, honako arrazoi hauetakoren batengatik:
- Produktuak hobekuntza teknologikoengatik ordeztea
- Produktuak aldatzea aurkezpen-aldaketengatik
- Produktuak sartzea neurriak handitzeagatik
- Produktuak baztertzea
- Beste batzuk
Horrela, erosketa-taldeak eskaera baloratuko du eta eskatutako aldaketa izapidetzea bidezkoa den ala ez ebatziko du.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Fitxa teknikoa (PDF)
- CE markaketa (PDF)
- Merkaturatzearen eta/edo zerbitzuan jartzearen ziurtagiria (AEMPS) (PDF)
- II. eranskineko txantiloia, behar bezala beteta (EXCEL)
* Aldatu beharreko produktuak sortzaileak badira (taupada-markagailuak/desfibriladoreak/holterrak), dokumentazio hau ere gehitu beharko da:
- Barra-kodearen argazkia (GS1-128) (PNG/JPEG/PDF)
- Jarraipen-ereduen adibidea, bai aurrez aurreko jarraipenena, bai urruneko jarraipenena (PDF formatua).
Zerbitzu honetarako sarbidea honako hauek dute:
Pertsona juridikoak eta pertsona fisikoak.
- Giltzaren bidez, hau da, Euskadiko autentifikazio elektronikoko sistema (ziurtagiri digitalak eta BAKQ).
- Zerbitzu eta prozedura elektronikoetara sartzeko, identifikazio elektronikoko hainbat sistema eskaintzen dira. Ezagutu administrazio honek onartzen dituen identifikazio elektronikoko baliabideak.
Harremanetarako datuak
Zalantzarik baduzu edo azalpenik behar baduzu, jarri harremanetan Zuzendaritza Nagusiko Erosketa Zerbitzuarekin:
- buzon.compraintegrada@osakidetza.eus
- 945180386
Azken aldaketako data:



![[eu] Osasun Eskola](/images/webosk00-header-bloque-servicios.jpg)