Ikasle berria

Matrikula Graduko 1. mailan (ikasle berriak) - 2023/24



Testu informatiboaren ikonoa

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Ateak zabaltzeko eguna. 2024ko martxoaren 16a, larunbata

  • 10:30 h.: Informazio-hitzaldia eta Eskolara bisita (euskaraz)
  • 10:45 h.: Eskolara bisita (gaztelaniaz)
  • 12:00 h.: Informazio-hitzaldia eta Eskolara bisita (gaztelaniaz)
  • 12:15 h.: Eskolara bisita (euskaraz)

(Ez da izena eman behar)


Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak urtero ate irekien jardunaldia antolatzen du, euskaraz eta gaztelaniaz, Erizaintzako Graduko ikasketak ezagutzera emateko eta Eskolako instalazioak erakusteko titulazioa lortu nahi dutenei.

Jardunaldi horretan honako hauen berri ematen da:

  • Titulazioa eskuratzeko bideak.
  • Hurrengo ikasturterako aurreikusitako plaza berrien eskaintza.
  • Eskolaren ezaugarriak.
  • Ikasleen irakaskuntza praktikoan laguntzen duten zentroak.
  • Mugikortasun-programak.
  • Irteera profesionalak graduazioaren ondoren.

Erizainek hainbat lanbide-esparrutan dituzten funtzioei buruzko ikus-entzunezko aurkezpenak ere eskaintzen dira, baita ohikoenak diren teknika eta prozedurei buruzkoak ere.

Bisita gidatua egiten da zentrotik, benetako praktika klinikoen aurreko ikaskuntza praktikorako simulazio-ariketak egitea ahalbidetzen duten instalazioak, ekipamenduak eta maketak ezagutzeko.

Unibertsitate Orientaziorako Azoka

Zentroak urtero parte hartzen du UPV/EHUk Arabako campusean antolatzen duen UOAn, eta Erizaintzako Graduari buruzko informazioa ematen du stand batean eta hainbat informazio-hitzaldiren bidez.

2024ko Unibertsitate Orientazioko Azokaren aurkezpena

Ikasle berrien baldintzak

Erizaintza titulazioan ikasle eskolaratu berriek oinarrizko prestakuntza eduki behar dute natur- eta osasun-zientzietan; horretaz gain, beharrezkoa izango da erraztasuna izatea ulertzeko nahiz ahozko eta idatzizko adierazpenerako. Era berean, pertsonen zainketarako interesa eta motibazioa erakutsi behar du, jarrera irekiarekin laguntzeko eta pertsonen arteko harremanetarako. Gainera, behaketa, analisia eta hausnarketarako jarrera izan beharko du, eta behar bezalako lan intelektualari eusteko eta eginkizun ugari egiteko gai izango da. Azkenik, ikasle eskolaratu berriek jakin beharko dute egoera berrietara egokitzen eta elkarbizitza-arauen araberako jokabidea izaten. Era berean, erakutsi beharko dute ikaskuntzaren aurreran jarrera proaktiboa dutela eta talde-lanerako prest daudela.

Ikasle berriek izan beharreko gaitasunak honakoak dira:

  1. Natur- eta osasun-zientzetan oinarrizko prestakuntza izatea.
  2. Ulertzeko eta ahoz eta idatziz adierazteko erraztasuna izatea.
  3. Pertsonen zainketarako interesa eta motibazioa erakustea.
  4. Behaketa, analisia eta hausnarketarako jarrera.
  5. Behar bezalako lan-erritmoa mantentzeko ahalmena.
  6. Aldi berean egin beharreko zeregin ezberdinak planifikatzeko gaitasuna.
  7. Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna.
  8. Irakaskuntzaren aurrean jarrera proaktiboa erakustea eta lan-taldean aritzeko prest egotea.

Sartzeko prozedura

Erizaintzako Unibertsitate Eskolan sartzeko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Unibertsitate Eskolei eskatutako betekizunak premiazkoak dira eta eskabideak UPV/EHU Sarbideko Errektoreordetzaren bidez kudeatzen dira.

Informazio gehiago

Espediente aldaketak

Estatu espainiarrean hasitako Erizaintzako unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleentzako lekualdatzeak

Eskaera (2024ko ekainaren 17tik 28ra):

Azken aldaketako data: