APPi04 - Kontratazio-zerrendak - erabiltzeko terminoak eta baldintzak - Osakidetza
Xedea
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua (hemendik aurrera, Osakidetza) zuzenbide pribatuko ente publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikitakoa, eta haren xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan zerbitzu sanitarioak hornitzea da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Klausula hauen xedea KONTRATAZIO ZERRENDAK erabiltzeko baldintza orokorrak ezartzea da. Aplikazio hori gailu mugikorretan instala daiteke, eta zerrendetan izena ematen duten pertsonek erabil dezaketen tresna digital gisa definitzen da. Horrela, modu eguneratuan, jakin dezakete zein den haien posizioa kontratazio-eskaintzetan era garden batean.
KONTRATAZIO ZERRENDAK OSAKIDETZAREN jabetza osoa da.
Informazioa egunero eguneratzen da, Osakidetzako informazio-sistemetan aurreko egun baliodunean eskuragarri dauden datuekin.
Osakidetzak, hain zuzen ere, informazio-sistema horiek erabiltzen ditu aldibereko kontratazio-zerrendak kudeatzeko.
Aplikazioak informazio hau erakutsiko dizu:
- Hautagaiaren izena eta abizenak.
- Pertsona erabiltzailea zein egunetan eta zein ordutan sartzen den informaziora.
- Zerrenda-mota:
- O = ordezkapenak eta behin-behinekotasunak.
- I = lanpostu hutsak eta erreserbatuak.
- Zentroa (ordezkapenak eta behin-behinekotasunak) edo Arloa (lanpostu hutsak eta erreserbatuak).
- Kategoria = kategoria batean baino gehiagotan onartuta bazaude, aplikazioak kategoria horien guztien informazioa erakutsiko du.
Kontuan izan aplikazioak erakusten duen informazioa Osakidetzaren informazio-sisteman agertzen dena dela, kontsultatzen ari zaren egunaren bezperan.
Posizio absolutua hautagaiak beste hautagaiekiko kategoria, zerrenda eta arlo edo zentroan betetzen duena da.
Posizio erlatiboa hautagaiak beste kontrata daitezkeen hautagaiekiko kategoria, zerrenda eta arlo edo zentroan betetzen duena da.
Hizkuntza-eskakizunik ez dagoenean, hizkuntza-eskakizunaren posizio erlatiboa "-" gisa agertuko da.
Ordezkapenen eta behin-behinekotasunen zerrendako zentro bakoitzaren gainean sakatzean, aplikazioak, posizioekin batera, oposizio fasea, esperientzia eta euskara erakutsiko ditu.
Aldi berean, lanpostu hutsen eta erreserbatuen zerrendako eremu bakoitzarekin, dagokion informazioa erakutsiko da.
Kontratazio-zerrendetan sartzea eta arauak onartzea
Erabiltzaileak onartu eta baimendu egingo du baldintza orokor hauek beteko dituela. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartu eta baimenduko du bere erantzukizun bakarraren eta esklusiboaren pean atzitu eta erabiliko duela KONTRATAZIO ZERRENDAK aplikazioa, eta, hala badagokio, aplikazioaren edukiak; baita erabileraren ondoriozko eragiketei dagokienez ere.
Baldintza hauen amaierako “Onartu” botoia sakatuz gero, erabiltzaileak adierazten du irakurri duela eta bete egingo duela dokumentu honetan ezarritako guztia.
Erabilera-baldintza hauek KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnarako sarbidea eta haren erabilera arautzen dute, baita KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnarako erabiltzaileen eskura jartzen diren edo erakusten diren edukietarako sarbidea eta haien erabilera ere.
Osakidetzak eskumena du agintari eskudunei jakinarazteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, baldin eta indarreko legeriaren arau-hausteren bat detektatzen badu edo legez kanpoko jardueraren baten berri badu, eta eskumena izango du hori eragiten duten edukiak ezabatzeko KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnatik.
Arauak aldatzea
Osakidetzak beretzat gordetzen du Erabilera-baldintza hauek edozein unetan berrikusi eta aldatzeko eskubidea; horretarako arrazoiak, besteak beste, lege arlokoak, teknikoak edota KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnan izandako aldaketen ondoriozkoak izan daitezke, baita erabaki korporatiboetatik eratorritako aldaketen ondoriozkoak ere. Hori gertatzen denean, KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnan argitaratuko dira baldintza berriak, eta erabiltzaileak erabiltzen jarraitzen badu, aldaketak onartzen dituela ulertuko da. Erabiltzailea aldaketa horiekin ados ez badago, KONTRATAZIO ZERRENDAK tresna erabiltzeari utzi beharko dio.
Eduki batzuk eskuratu eta KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnarako zenbait funtzio erabili ahal izateko, baliteke berariazko zenbait baldintza bete behar izatea. Baldintza horiek, egotekotan, Erabilera-baldintza hauek ordeztu, osatu edota aldatuko lituzkete.
Datu pertsonalak jaso eta tratatu, eta datu horien gaineko eskubideak erabiltzeari dagokionez, araudi aplikagarrian eta Erabiltzeko Baldintza hauetan ezarritakoari jarraituko zaio.
App-ra sartzea gailu mugikorretatik
Gailu mugikorretarako KONTRATAZIO ZERRENDAK app-aren bidez sartzeko aukera ere badu, oro har, gailu hori bere gailuan instalatzen duen erabiltzaile orok, dauden banaketa-mekanismoen bitartez eta instalazioak behar dituen baimenak onartu ondoren. Mekanismo horien artean daude, besteak beste, merkatuko ohiko plataformek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten aplikazioen dendak.
Ez da baimenik gaitu behar erabiltzailearen gailuan KONTRATAZIO ZERRENDAK aplikaziora sartzeko.
Konfidentzialtasuna
Osakidetzak eta bertako profesionalek, bai eta KONTRATAZIO ZERRENDAK app-aren funtzionamenduarekin eta helburuekin zerikusia duten jardueretan parte hartzen duen beste edozein erakundek eta bertako langileek ere, isilpean gorde behar dituzte eskuratzen dituzten datu pertsonalak, indarrean dagoen legediaren arabera.
Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Osakidetzak tratatuko dituela beren datuak, hemen azaltzen denari jarraikiz.
KONTRATAZIO ZERRENDAK app-a erabiltzeko, baliteke pazienteari eskatzea hura zuzenean identifikatzen duen informazioa eman dezala.
Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe datuok atzitzea eragozteko, betiere teknologiaren unean uneko egoera kontuan hartuta. Halere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, jarraian azaltzen da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 13. artikuluak eskatzen duen informazioa [EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez]:
Datuak babesteari buruzko informazio osagarria | |
---|---|
Tratamenduaren izena | INFORMAZIO-SISTEMA ETA -ZERBITZUEN KUDEAKETA |
Tratamenduaren arduraduna eta harremanetarako datuak |
Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua / Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza
|
Osakidetzako Datuak Babesteko arduraduna:
|
|
Tratamenduaren xedea | Informatikako zerbitzuen kudeaketa. Barne daudenak: erabiltzaileen aplikazioak, ziurtagiri elektronikoen kudeaketa eta posta elektronikoa eta horrelako zerbitzuak administratzea, esleitutako baliabide informatikoak kudeatzea, komunikazioen trafikoa aztertzea, intzidentziak eta erabiltzaileen arreta zentroa kudeatzea, zerbitzu informatikoak eskatzea eta informatikako jarduerarekin lotutako beste batzuk. |
Datuak gordetzeko epea | Erabiltzaileek Osakidetzako sare informatikoak eta informazioa erabiltzeko baimena duten bitartean. |
Tratamenduaren oinarri juridikoa | Lege-eginbeharra betetzea, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean, ekainaren 8/1997 26 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) ezarritakoaren arabera. |
Hartzaileak | Ziurtagiri elektronikoak kudeatzeko aurkeztutako identifikazio-datuak erregistroetan kontrastatu daitezkeen administrazioak, ukituaren aldez aurreko baimenarekin. |
Eskubideak gauzatzea | Interesdunak datuetara sartzeko eta horiek zuzendu edo ezabatzeko, eta tratamendua mugatzeko edo horri uko egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu idatzi bat zuzenduta Osakidetza – Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza, Araba kalea 45 - 01006 Vitoria-Gasteiz helbidera, NANaren edo beste nortasun-dokumentu baliokide baten kopia erantsita. |
Interesdunak, halaber, eskubidea du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko. |
Bildutako datu pertsonalen titularrek Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakete, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan organo arduradunaren edo tratamenduaren arduradunari erreklamazio bat aurkeztu aurretik.
Osakidetza Ente Publikoko datuen babesari buruzko beste alderdi interesgarri batzuei buruzko informazioa dago webgune honetan:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-osakidetzan/webosk00-oskcon/eu/
Bermeak kanpo uztea eta erantzukizunak
Erabiltzaileak behartuta daude KONTRATAZIO ZERRENDAK tresna zentzuz erabiltzera, hura sortu den helburuarekin bat etorriz, "XEDEA" atalean adierazten denaren arabera.
Osakidetzak erabiltzaileen esku jartzen du KONTRATAZIO ZERRENDAK, eta soil-soilik hartzen du bere gain Legeak eska liezaiokeen arretari lotutako erantzukizuna. Osakidetzak ez du bere gain hartuko erantzukizunik, ez zuzenik ez zeharkakorik, erabiltzaileek KONTRATAZIO ZERRENDAK txarto edo iruzurrez edo legez kontra erabiltzeagatik.
Era berean, Osakidetza ez da erantzule izango kasu hauetan:
- KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnan jartzen diren edukietan gainerako erabiltzaileen informazio-sistemetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo ondorio kaltegarriak dituzten bestelako elementuak egonez gero.
- KONTRATAZIO ZERRENDAK tresna eten delako, amaitu delako edo aplikazioan disfuntzioak izan direlako erabiltzaileei kalteak eraginez gero, edozein motakoak direla ere.
- Osakidetzaren kontrol esklusibotik kanpo dauden KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnako elementuen kalteberatasuna, edo kontrol horretan hartzen diren segurtasun-neurriak ezin direla bete.
- Baimendu gabeko hirugarrenek KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnako erabiltzaile-kontu bat eskuratu edota erabiltzearen ondorioz galerak edota kalteak gertatuz gero.
Hala ere, Osakidetzak adierazi du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzailearen gailuan birus informatikoak eta gainerako elementu kaltegarriak zein horien transmisioa saihesteko.
Erabiltzaileak onartuko du Osakidetzak sortu eta garatu duela KONTRATAZIO ZERRENDAK eta horretarako barne- zein kanpo-iturrietako informazioa eta osagaiak erabili dituela. Era berean, onartuko du egungo egoeran eskaintzen ari zaiola aplikazioa, eta zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak Osakidetza salbuesten du KONTRATAZIO ZERRENDAK aplikazioaren fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren eta aplikazioaren erabilerak eragin dakiokeen itxaropen faltsuen gaineko edozein erantzukizunetatik.
Kontratazio zerrendak behar bezala erabiltzeko betebeharra. Debekatutako erabilerak
Erabiltzaileak KONTRATAZIO ZERRENDAK modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta honelakoetarako ez erabiltzeko: legez kontrako jardueretan edota fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrakoetan aritzeko (adibide gisa soilik, eta ez zehatz-mehatz); arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko; sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko eta hirugarrenen ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudia, jabetza-eskubideak eta beste edozein izaeratako eskubideak urratzen edo urratzen dituzten birusak edota sistemak sartu edo zabaltzeko hirugarren horren irudia transmititu, zabaldu, biltegiratu, eskura jarri, jaso, eskuratu edo atzitzearen ondorioz; lehia desleialeko egintzak eta legez kontrako publizitatea egiteko transmisioaren, hedapenaren, biltegiratzearen, eskura jartzearen, lortzearen edota atzitzearen ondorioz, eta edukien egiazkotasun, zehaztasun, xehetasun, egokitasun edota gaurkotasun faltarako. Dena dela, halako erabileren ondorioz, Osakidetzak ez du erantzun beharko erabiltzaileen erreklamazioen aurrean, ez judizialki ez estrajudizialki.
Debekatuta dago KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren informazioa eskuratu edo erabiltzea indarrean dagoen legearen kontrako helburuekin; beraz, horren ondorioak erabiltzailearen erantzukizun bakarra izango dira. Bereziki, zehatz-mehatz jasotzen ez bada ere, debekatuta dago:
- Honako eduki hau hartu, biltegiratu, jendaurrean jarri, argitaratu, banatu edo partekatu:
- Komunikazioen sekretutasuna, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak edo datu pertsonalak babesteko arauak urratzen dituen edozein eduki.
- KONTRATAZIO ZERRENDAK aplikazioko edukia, programak edo sistemak kalte edo alda ditzaketen birus informatikoak edo fitxategi akastun edo kaltegarriak edo bestelako material edo programa informatikoa.
- Bereziki, eskatu edo baimendu gabeko publizitatea, legez kontrako eskaintzak, sustapen-materialak, zabor-posta, spama, eskutitz-kateak edo antzeko komunikazioak.
- KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnako beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoak edo harremanetarako beste edozein informazio eskuratu edo biltzea, eskatu gabeko mezu elektronikoak edo bestelako komunikazioak bidaltzeko.
- KONTRATAZIO ZERRENDAK edota bertako edukiak, baliabideak edota funtzionaltasunak helburu ekonomiko, komertzial edota publizitarioekin erabiltzea.
- KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren funtzionamendu normala eragoztea, legeen aurka alteratuz edo alteratzen saiatuz, emaitzak faltsutuz edota iruzurrezko metodoak erabiliz, edozein prozedura tekniko edo informatikoren bidez edota Erabilera-baldintza hauek modu batean edo bestean urratuz.
Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauen aurkako edozein jarduera gauzatzen badu, Osakidetzak, hala badagokio, jardueraren larritasunaren eta bere irizpidearen arabera, bere eskubidea defendatzeko egokitzat irizten dituen legezko jarduerak egin ahalko ditu.
Ondorio horietarako, Osakidetzak beretzat gordetzen du segurtasun-indar eta -kidegoari eta autoritate judizial eskudunei horren berri emateko eta haiekin behar bezala lan egiteko eskubidea, baldin eta indarreko legeria hausten dela antzematen bada edo legez kanpoko jardueraren bat egin dela susmatzen bada.
Sarbidea, zerbitzuak eta edukiak bertan behera uztea
Osakidetzak automatikoki eten edo bertan behera utzi ahalko du erabiltzaileen sarbidea, abisatu gabe. Etete edo bertan behera uzte horrek ez du sortuko inolako kalte-ordainik.
Jabetza intelektuala eta industriala
Osakidetza da KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnari dagozkion jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztien entitate titularra. Osakidetzak jabetza esklusiboa du KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren izenaren eta bertan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarrien gainean (grafikoak edo izendatzaileak). Beraz, debekatuta dago hirugarrenek erabiltzea, Osakidetzaren berariazko baimenik izan ezean.
Osakidetzak −KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren jabe izaki− lizentzia ez-esklusiboa, mugatua, aldi baterakoa, edozein unetan baliogabe daitekeena eta mundu mailakoa ematen dio erabiltzaileari, KONTRATAZIO ZERRENDAK, haren funtzionalitateak eta edukiak erabiltzeko; eta ezingo zaio hirugarrenei horren lizentziarik eman.
Zibersegurtasuna eta monitorizazioa
Europar Batasuneko informazio-sare eta -sistemen segurtasun-maila komun handia bermatzeko neurriei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 Zuzentarauan (EB) ezarritakoaren arabera, Osakidetzak erregistratu egingo ditu erabiltzaileak KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren bidez egiten dituen jarduerak, eta KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren bidez edota KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnak eskainitako zerbitzuen bidez biltegiratutako, transmititutako edota tratatutako beharrezko informazioa gordeko du eskuragarritasuna eta benetakotasuna arriskuan jar dezaketen segurtasun-intzidenteak monitorizatzeko, aztertzeko, ikertzeko eta dokumentatzeko. Hori guztia, ohorerako, pertsonaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea bermatuta, datu pertsonalen babesari buruzko araudiari jarraituz.
Estekak erabiltzea
Ezin da erabili inolako baliabide tekniko, logiko edo teknologikorik, baldin eta KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren erabiltzaileek, zuzenean edo zeharka, irabazi asmorekin edo gabe, KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnaren edukiei onura atera badakieke.
Erabiltzaileek ezin izango dute lotura, hiperlotura, esteka, hiperesteka edo antzekorik ezarri edozein sare sozialetako webgune, blog, foro edo profiletan, KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnako edukietako URLetara birbideratzeari begira. Osakidetzak Erabiltzeko Baldintza hauek urratu litzakeen horrelako estekaren bat atzematen badu, eskubide osoa izango du esteka hori ezerezteko eta, hala badagokio, eskudun agintaritzari jakinarazteko.
Deuseztasuna eta eragingabetasuna
Erabilera-baldintza hauen klausularen bat, osorik edo zati batean, deuseztatzen edo eragin gabe uzten bada, deuseztatu edo eragin gabe utzi den xedapenari bakarrik eragingo dio deuseztasun edo eragingabetasun horrek, eta Erabilera-baldintzen gainerako edukia mantendu egingo da.
Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa
Indarreko araudiak zehaztuko du zein lege-arauren eta jurisdikzioren ardurapekoak izango diren Osakidetzaren eta KONTRATAZIO ZERRENDAK tresnako erabiltzaileen arteko harremanak. Hala ere, indarreko araudiak ez badu aurreikusten aldeek derrigorrez egon behar dutela foru jakin baten menpe, Osakidetza eta erabiltzaileak, eduki dezaketen edozein eskumeni berariaz uko eginez, Gasteizko hiriko Epaitegien eta Auzitegien menpe egongo dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua 2024ko iraila.
Azken aldaketako data: