Erabilera baldintzak eta pribatutasuna

Bizi Tabakorik Gabe - Osakidetza

Xedea

Osakidetza-Euskal osasun erakundea (hemendik aurrera, Osakidetza) zuzenbide pribatuko ente publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikitakoa, eta haren xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan zerbitzu sanitarioak hornitzea da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Klausula hauen xedea BIZI TABAKORIK GABE aplikazioaren erabilerarako baldintza orokorrak ezartzea da. Aplikazioa gailu mugikorretan instala daiteke, eta tresna digital gisa definitzen da. Tresna honek erretzeari uzteko balio du, eta motibazioa eta errefortzua ematen dizu prozesu osoan zehar. Zure erreferentziako osasun-profesionalak aplikazioan alta ematea izapidetzea beharko duzu. Informa zaitez zure osasun-zentroan.

BIZI TABAKORIK GABE OSAKIDETZAREN jabetza osoa da.

"Bizi Tabakorik Gabe" app-rako sarbidea eta arauak onartzea

Erabiltzaileak onartu eta baimendu egingo du baldintza orokor hauek beteko dituela. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartu eta baimenduko du bere erantzukizun bakarraren eta esklusiboaren pean atzitu eta erabiliko duela BIZI TABAKORI GABE aplikazioa, eta, hala badagokio, aplikazioaren edukiak; baita erabileraren ondoriozko eragiketei dagokienez ere.

Baldintza hauen amaierako “Onartu” botoia sakatuz gero, erabiltzaileak adierazten du irakurri duela eta bete egingo duela dokumentu honetan ezarritako guztia.

Erabilera-baldintza hauek BIZI TABAKORIK GABErako sarbidea eta haren erabilera arautzen dute, baita BIZI TABAKORIK GABErako erabiltzaileen eskura jartzen diren edo erakusten diren edukietarako sarbidea eta haien erabilera ere.

Osakidetzak eskumena du agintari eskudunei jakinarazteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, baldin eta indarreko legeriaren arau-hausteren bat detektatzen badu edo legez kanpoko jardueraren baten berri badu, eta eskumena izango du hori eragiten duten edukiak ezabatzeko BIZI TABAKORIK GABE tresnatik.

Arauak aldatzea

Osakidetzak beretzat gordetzen du Erabilera-baldintza hauek edozein unetan berrikusi eta aldatzeko eskubidea; horretarako arrazoiak, besteak beste, lege arlokoak, teknikoak edota BIZI TABAKORIK GABE tresnan izandako aldaketen ondoriozkoak izan daitezke, baita erabaki korporatiboetatik eratorritako aldaketen ondoriozkoak ere. Hori gertatzen denean, BIZI TABAKORIK GABEn argitaratuko dira baldintza berriak, eta erabiltzaileak erabiltzen jarraitzen badu, aldaketak onartzen dituela ulertuko da. Erabiltzailea ez badago ados aldaketa horiekin, BIZI TABAKORIK GABE erabiltzeari utzi beharko dio.

Eduki batzuk eskuratu eta BIZI TABAKORIK GABE tresnarako zenbait funtzio erabili ahal izateko, baliteke berariazko zenbait baldintza bete behar izatea. Baldintza horiek, egotekotan, Erabilera-baldintza hauek ordeztu, osatu edota aldatuko lituzkete.

Datu pertsonalak jaso eta tratatu, eta datu horien gaineko eskubideak erabiltzeari dagokionez, araudi aplikagarrian eta Erabiltzeko Baldintza hauetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Gailu mugikorren bidez App-ra sartzea

Gailu mugikorretarako BIZI TABAKORIK GABE app-aren bidez sartzeko aukera ere badu, oro har, gailu hori bere gailuan instalatzen duen erabiltzaile orok, dauden banaketa-mekanismoen bitartez eta instalazioak behar dituen baimenak onartu ondoren. Mekanismo horien artean daude, besteak beste, merkatuko ohiko plataformek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten aplikazioen dendak.

Hauek dira erabiltzailearen gailuan BIZI TABAKORIK GABE atzitzeko gaitu beharreko baimenak: • Jakinarazpenak

Konfidentzialtasuna

Osakidetzak eta bertako profesionalek, bai eta BIZI TABAKORIK GABE app-aren funtzionamenduarekin eta helburuekin zerikusia duten jardueretan parte hartzen duen beste edozein erakundek eta bertako langileek ere, isilpean gorde behar dituzte eskuratzen dituzten datu pertsonalak, indarrean dagoen legediaren arabera.

Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Osakidetzak tratatuko dituela beren datuak, hemen azaltzen denari jarraikiz.

BIZI TABAKORIK GABE erabiltzeko, baliteke pazienteari eskatzea hura zuzenean identifikatzen duen informazioa eman dezala.

Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe datuok atzitzea eragozteko, betiere teknologiaren unean uneko egoera kontuan hartuta. Halere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

BIZI TABAKORIK GABE tresnaren erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, jarraian azaltzen da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 13. artikuluak eskatzen duen informazioa [EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez]:

Datuak babesteari buruzko informazio osagarria
Tratamenduaren izena INFORMAZIO-SISTEMA ETA - ZERBITZUEN KUDEAKETA
Tratamenduaren arduraduna eta harremanetarako datuak

Osakidetza/Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza

  • Araba kalea, 45 – 01006 Vitoria-Gasteiz

Osakidetzako Datuak Babesteko arduraduna:

Tratamenduaren xedea Informatikako zerbitzuen kudeaketa. Barne daudenak: erabiltzaileen aplikazioak, ziurtagiri elektronikoen kudeaketa eta posta elektronikoa eta horrelako zerbitzuak administratzea, esleitutako baliabide informatikoak kudeatzea, komunikazioen trafikoa aztertzea, intzidentziak eta erabiltzaileen arreta zentroa kudeatzea, zerbitzu informatikoak eskatzea eta informatikako jarduerarekin lotutako beste batzuk.
Datuak gordetzeko epea Erabiltzaileek Osakidetzako sare informatikoak eta informazioa erabiltzeko baimena duten bitartean.
Tratamenduaren oinarri juridikoa Lege-eginbeharra betetzea, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean, ekainaren 8/1997 26 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) ezarritakoaren arabera.
Hartzaileak Ziurtagiri elektronikoak kudeatzeko aurkeztutako identifikazio-datuak erregistroetan kontrastatu daitezkeen administrazioak, ukituaren aldez aurreko baimenarekin.
Eskubideak gauzatzea Interesdunak datuetara sartzeko eta horiek zuzendu edo ezabatzeko, eta tratamendua mugatzeko edo horri uko egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu idatzi bat zuzenduta Osakidetza – Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza, Araba kalea 45 - 01006 Vitoria-Gasteiz helbidera, NANaren edo beste nortasun- dokumentu baliokide baten kopia erantsita.
Interesdunak, halaber, eskubidea du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa aurkezteko.

Bildutako datu pertsonalen titularrek Datuak Babesteko ordezkariarengana jo dezakete, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan organo arduradunaren edo tratamenduaren arduradunari erreklamazio bat aurkeztu aurretik.

Osakidetza erakunde publikoan datuen babesaren arloko beste alderdi interesgarri batzuei buruzko informazioa dago webgune honetan:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-osakidetzan/webosk00-oskcon/eu/

Bermeak kanpo uztea eta erantzukizunak

Erabiltzaileak behartuta daude BIZI TABAKORIK GABE tresna zentzuz erabiltzera, hura sortu den helburuarekin bat etorriz, "XEDEA" atalean adierazten denaren arabera.

Osakidetzak erabiltzaileen esku jartzen du BIZI TABAKORIK GABE, eta soil-soilik hartzen du bere gain Legeak eska liezaiokeen arretari lotutako erantzukizuna. Osakidetzak ez du bere gain hartuko erantzukizunik, ez zuzenik ez zeharkakorik, erabiltzaileek BIZI TABAKORIK GABE txarto edo iruzurrez edo legez kontra erabiltzeagatik.

Era berean, Osakidetza ez da erantzule izango kasu hauetan:

  • BIZI TABAKORIK GABE tresnan jartzen diren edukietan gainerako erabiltzaileen informazio-sistemetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo ondorio kaltegarriak dituzten bestelako elementuak egonez gero.
  • BIZI TABAKORIK GABE eten delako, amaitu delako edo aplikazioan disfuntzioak izan direlako erabiltzaileei kalteak eraginez gero, edozein motakoak direla ere.
  • Osakidetzaren kontrol esklusibotik kanpo dauden BIZI TABAKORIK GABE tresnako elementuen kalteberatasuna, edo kontrol horretan hartzen diren segurtasun-neurriak ezin direla bete.
  • Baimendu gabeko hirugarrenek BIZI TABAKORIK GABEko erabiltzaile-kontu bat eskuratu edota erabiltzearen ondorioz galerak edota kalteak gertatuz gero.

Hala ere, Osakidetzak adierazi du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, BIZI TABAKORIK GABE tresnaren funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzailearen gailuan birus informatikoak eta gainerako elementu kaltegarriak zein horien transmisioa saihesteko.

Erabiltzaileak onartuko du Osakidetzak sortu eta garatu duela BIZI TABAKORIK GABE eta horretarako barne- zein kanpo-iturrietako informazioa eta osagaiak erabili dituela. Era berean, onartuko du egungo egoeran eskaintzen ari zaiola aplikazioa, eta zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak Osakidetza salbuesten du aplikazioaren fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren eta BIZI TABAKORIK GABE aplikazioaren erabilerak eragin dakiokeen itxaropen faltsuen gaineko edozein erantzukizunetatik.

Bizi tabakorik gabe aplikazioaren erabilera egokia egiteko betebeharra. Debekatutako erabilerak

Erabiltzaileak BIZI TABAKORIK GABE modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta honelakoetarako ez erabiltzeko: legez kontrako jardueretan edota fede onaren eta lege-ordenamenduaren kontrakoetan aritzeko (adibide gisa soilik, eta ez zehatz-mehatz); arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko; sarean birus informatikoak edo aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko eta hirugarrenen ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudia, jabetza- eskubideak eta beste edozein izaeratako eskubideak urratzen edo urratzen dituzten birusak edota sistemak sartu edo zabaltzeko hirugarren horren irudia transmititu, zabaldu, biltegiratu, eskura jarri, jaso, eskuratu edo atzitzearen ondorioz; lehia desleialeko egintzak eta legez kontrako publizitatea egiteko transmisioaren, hedapenaren, biltegiratzearen, eskura jartzearen, lortzearen edota atzitzearen ondorioz, eta edukien egiazkotasun, zehaztasun, xehetasun, egokitasun edota gaurkotasun faltarako. Dena dela, halako erabileren ondorioz, Osakidetzak ez du erantzun beharko erabiltzaileen erreklamazioen aurrean, ez judizialki ez estrajudizialki.

Debekatuta dago BIZI TABAKORIK GABE tresnaren informazioa eskuratu edo erabiltzea indarrean dagoen legearen kontrako helburuekin; beraz, horren ondorioak erabiltzailearen erantzukizun bakarra izango dira. Bereziki, zehatz- mehatz jasotzen ez bada ere, debekatuta dago:

  1. Honako eduki hau hartu, biltegiratu, jendaurrean jarri, argitaratu, banatu edo partekatu:
    • Komunikazioen sekretutasuna, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak edo datu pertsonalak babesteko arauak urratzen dituen edozein eduki.
    • BIZI TABAKORIK GABEko edukia, programak edo sistemak kalte edo alda ditzaketen birus informatikoak edo fitxategi akastun edo kaltegarriak edo bestelako material edo programa informatikoa.
    • Bereziki, eskatu edo baimendu gabeko publizitatea, legez kontrako eskaintzak, sustapen-materialak, zabor-posta, spama, eskutitz-kateak edo antzeko komunikazioak.
  2. BIZI TABAKORIK GABE tresnako beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoak edo harremanetarako beste edozein informazio eskuratu edo biltzea, eskatu gabeko mezu elektronikoak edo bestelako komunikazioak bidaltzeko.
  3. BIZI TABAKORIK GABE edota bertako edukiak, baliabideak edota funtzionaltasunak helburu ekonomiko, komertzial edota publizitarioekin erabiltzea.
  4. BIZI TABAKORIK GABE tresnaren funtzionamendu normala eragoztea, legeen aurka alteratuz edo alteratzen saiatuz, emaitzak faltsutuz edota iruzurrezko metodoak erabiliz, edozein prozedura tekniko edo informatikoren bidez edota Erabilera-baldintza hauek modu batean edo bestean urratuz.

Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauen aurkako edozein jarduera gauzatzen badu, Osakidetzak, hala badagokio, jardueraren larritasunaren eta bere irizpidearen arabera, bere eskubidea defendatzeko egokitzat irizten dituen legezko jarduerak egin ahalko ditu.

Ondorio horietarako, Osakidetzak beretzat gordetzen du segurtasun-indar eta - kidegoari eta autoritate judizial eskudunei horren berri emateko eta haiekin behar bezala lan egiteko eskubidea, baldin eta indarreko legeria hausten dela antzematen bada edo legez kanpoko jardueraren bat egin dela susmatzen bada.

Sarbidea, zerbitzuak eta edukiak bertan behera uztea

Osakidetzak automatikoki eten edo bertan behera utzi ahalko du erabiltzaileen sarbidea, abisatu gabe. Etete edo bertan behera uzte horrek ez du sortuko inolako kalte-ordainik.

Jabetza intelektuala eta industriala

Osakidetza da BIZI TABAKORIK GABEri dagozkion jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztien entitate titularra. Osakidetzak jabetza esklusiboa du BIZI TABAKORIK GABEren izenaren eta bertan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarrien gainean (grafikoak edo izendatzaileak). Beraz, debekatuta dago hirugarrenek erabiltzea, Osakidetzaren berariazko baimenik izan ezean.

Osakidetzak, BIZI TABAKORIK GABE tresnaren jabeak, lizentzia ez- esklusiboa, mugatua, aldi baterakoa, edozein unetan baliogabe daitekeena eta mundu mailakoa ematen dio erabiltzaileari, BIZI TABAKORIK GABE, haren funtzionalitateak eta edukiak erabiltzeko; eta ezingo zaio hirugarrenei horren lizentziarik eman.

Zibersegurtasuna eta monitorizazioa

Europar Batasuneko informazio-sare eta -sistemen segurtasun-maila komun handia bermatzeko neurriei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 Zuzentarauan (EB) ezarritakoaren arabera, Osakidetzak erregistratu egingo ditu erabiltzaileak BIZI TABAKORIK GABEren bidez egiten dituen jarduerak, eta BIZI TABAKORIK GABEren bidez edota BIZI TABAKORIK GABEk eskainitako zerbitzuen bidez biltegiratutako, transmititutako edota tratatutako beharrezko informazioa gordeko du eskuragarritasuna eta benetakotasuna arriskuan jar dezaketen segurtasun-intzidenteak monitorizatzeko, aztertzeko, ikertzeko eta dokumentatzeko. Hori guztia, ohorerako, pertsonaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea bermatuta, datu pertsonalen babesari buruzko araudiari jarraituz.

Estekak erabiltzea

Ezin da erabili inolako baliabide tekniko, logiko edo teknologikorik, baldin eta BIZI TABAKORIK GABEren erabiltzaileek, zuzenean edo zeharka, irabazi asmorekin edo gabe, BIZI TABAKORIK GABEren edukiei onura atera badakieke.

Erabiltzaileek ezin izango dute lotura, hiperlotura, esteka, hiperesteka edo antzekorik ezarri edozein sare sozialetako webgune, blog, foro edo profiletan, BIZI TABAKORIK GABEko edukietako URLetara birbideratzeari begira. Osakidetzak Erabiltzeko Baldintza hauek urratu litzakeen horrelako estekaren bat atzematen badu, eskubide osoa izango du esteka hori ezerezteko eta, hala badagokio, eskudun agintaritzari jakinarazteko.

Deuseztasuna eta eragingabetasuna

Erabilera-baldintza hauen klausularen bat, osorik edo zati batean, deuseztatzen edo eragin gabe uzten bada, deuseztatu edo eragin gabe utzi den xedapenari bakarrik eragingo dio deuseztasun edo eragingabetasun horrek, eta Erabilera- baldintzen gainerako edukia mantendu egingo da.

Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa

Indarreko araudiak zehaztuko du zein lege-arauren eta jurisdikzioren ardurapekoak izango diren Osakidetzaren eta BIZI TABAKORIK GABEko erabiltzaileen arteko harremanak. Hala ere, indarreko araudiak ez badu aurreikusten aldeek derrigorrez egon behar dutela foru jakin baten menpe, Osakidetza eta erabiltzaileak, eduki dezaketen edozein eskumeni berariaz uko eginez, Gasteizko hiriko Epaitegien eta Auzitegien menpe egongo dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua 2025ko urtarrila.

Azken aldaketako data: