Listeriosis: informazioaren eguneraketa, Euskadiko osasun arloko profesionalentzat

Argitalpen-data: 

Dakizuen moduan, Andaluzian Listeria agerraldi epidemikoa gertatu da bere-gantzan egositako haragi betearen (carne mechada) kontsumoarekin lotua.

Orain arte ez da kasurik agertu Euskadin, eta gure elikagaien zaintza sarearen bidez, erkidegoan inkriminatutako produktuen banaketa komertzialik ez dela izan baieztatu egin da.

Garrantzitsua da, uztailaren 1aren ondoren“La Mechá” haragia eta lotutako produkturik kontsumitu duten pertsonengan, sintomatologia susmagarriaren aurrean adi egotea; gogoan izan, naiz eta inkubazio aldiaren mediana 21 egunetakoa izan, jan ondorengo 70 egunetan mantendu behar dela zaintza, eta sintomarik agertzekotan jo dezatela osasun zerbitzuetara.

Haurdun dauden emakumeen kasuan, horrelako produktu arriskutsuen kontsumoa saihesteko zuzendutako ohiko gomendioak indartzeaz gain, zaintza 70 egun arte luzatu beharko litzateke ere gogorarazi behar zaie, produktu susmagarririk jan badute.

Azkenik, kasu susmagarririk antzemanez gero, gogoratu dagokion Lurraldeko Zaintza Epidemiologikoko Unitatearekin harremanetan jartzeko betebeharra.

Osakidetza

Indarrean dagoen protokolo epidemiologikoa eta Andaluziako Juntak agerraldi honetarako prestatutako jarduera jarraibideak:

Protocolo epidemiológico vigente para Euskadi (gaztelaniaz, soilik).

Andaluziako Junta: Pautas manejo Urgencias Hospital y Pautas manejo Atención Primaria