Nola eratu ekipo eraginkorrak lehen mailako arretarako (2020)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Argitalpenaren portada: 'Nola eratu ekipo eraginkorrak lehen mailako arretarako (2020)' (How to build effective teams in general practice, 2020), The King's Fund-ek argitaratuta

Argitalpenaren portada: 'Nola eratu ekipo eraginkorrak lehen mailako arretarako (2020)' (How to build effective teams in general practice, 2020), The King's Fund-ek argitaratuta

The King 's Funde-k lehen mailako arretarako ekipo eraginkorren eraketari buruzko gida hau argitaratu du, bai medikuei, kudeaketa-arduradunei eta lehen mailako arretan lan egiten duten beste profesional batzuei zuzendua.

Horren bidez, errealitate berri bati erreparatzen zaio, non rol berriak, diziplina anitzeko taldeak eta agentzia ugariren esku-hartzea lehen mailako arretaren funtzionamendu-ezaugarri nagusietako bat bihurtzen diren.

Osasun eta arreta sistemetan lan ereduak eta lantaldeak garatzen izandako esperientziatik abiatuta, The King 's Fund erakundeak sustatutako lidergo politikak eta praktikak ikertu eta gero ateratako ondorioetako batzuk biltzen ditu argitalpen honetan.

 

Zeintzuk dira ekipo eragingok bat edukitzeko oinarriak?

Arretaren, berrikuntzaren eta langile-atxikipenaren emaitzek gaixotasunak, laneko absentismoa, estres-egoerak eta langileen lesioak hobetu eta murriztu ditzakete, ekipoetan hiru ezaugarri sustatzen badira.

  • Helburu txikiak eta garrantzitsuak

Helburu sinesgarrien multzoa, taldekideek erantzukizuna partekatzeko eta kontuak emateko; helburu partekatu, fidagarri eta lorpen kolektiboko zentzua sortzen laguntzen duena. 

  • Rolak eta erantzukizun argiak taldekideen artean

Taldekide bakoitzak argi eduki behar du zeintzuk izango diran egin beharreko ekintzak eta nork  duen ekintza horiek osatzeko ardura, hutsuneak saihestuz.

Halaber, taldekideen arteko rolak eta erantzukizunak aldatzen joan daitezke, ekipoa  sendotuz eta onduz doan heinean eta batez ere, taldekide bakoitzaren indarguneak ezagutu ahala.

Gomendatzen da definitutako rolak eta erantzukizunak aldian-aldian berrikustea;  funtzionamendu itxaropenak errealitatera egokitzen direla bermatzeko. 

  • Hausnartu ekipoak osotasunean nola lan egiten duen

Ekipo guztiak onuradun sentitzen dira denbora bat hartzen badute; guztiek elkarrekin nola lan egiten ari diren eta zer hobetu dezaketen hausnartzeko.

Horretarako, ezinbestekoa da ingurune seguru bat sortzea, non bermatuko baita pertsona guztiak, hierarkian duten rola edo posizioa edozein dela ere, gai direla askatasunez laguntzeko.

 

Zeintzuk dira kontratatu beharreko rolak?

Ebidentzia zientifikoak adierazten du lehen mailako arretan rol berriak sartzeak lan-profil jakin batzuen gabeziak konpon eta osa ditzakeela. Nolanahi ere, talde-lan eraginkorraren eredu horrek Lehen Mailako medikua hartzen du bere funtzionamenduaren ardatz gisa, paziente konplexuei arreta integrala bermatzeko helburuarekin.

Adibidez, Ingalaterrako osasun sistemak NHS England-en bidez, berariazko rol berriak kontratatzearen aldeko apustua egiten ari da: farmazialariak, fisioterapeutak, komunitatearekin lotura-lana egiten duten profesionalak. Lehen mailako arreta eraginkorra emateko diziplina anitzeko ekipoentzat interesgarriak diren rolak dituzten profesionalen artean, terapeuta okupazionalak, psikologoak, osasun mentaleko erizainak eta dietistak identifikatzen dira, profil batzuk aipatzearren.

Jardunbide egokiak identifikatzean, argitalpen honek nabarmentzen du, besteak beste, elkarlaneko arretarako ekipo eraginkorrak abian jarri direla, eta erakunde estatubatuar batek (Advancing Integrated Mental Health Solutions Center, Seattle) osasun mentaleko afekzio komunak kudeatzeko diseinatu duela lehen mailako arretako ingurune batean.

 

Nola egin rol berrien erabilerarik onena?

Ikerketek erakusten dute diziplina anitzeko ekipo bat sortzea ekipo horren osaera bezain garrantzitsua dela. Ebidentziak erakusten du edozein ekipotan lanbideen eta profesionalen konbinazioak gai izan behar duela biztanleriaren beharrei erantzuteko.  Eta esperientziak jardunbide egokiak identifikatzen ditu arreta eredu jakin batzuk garatzeko, profesional gutxi batzuk biltzen dituzten mikro-ekipoetan oinarrituta (kasuaren erizain-kudeatzailea, lehen mailako arretako medikuak, administrazio-euskarriko langileak eta laguntzako beste osasun profesional batzuk). psikiatrak, farmazialariak, emaginak) paziente-kupo jakin baten inguruan.

 

Nola komunikatu daitezke ekipoak modu eraginkorrean?

Argitalpen honek nabarmentzen du,  komunikazioak duen garrantzia Lehen Mailako Arretako diziplina anitzeko ekipoen jardun eraginkorrean. Komunikazio-formulak diziplina anitzeko ekipoetako profesionalen arteko bileretan eta informazio-truke labur eta ohikoetan oinarritu daitezke, pazienteen arretaren jarraipena bermatzeko ,eta arreta horretan esku-hartzen duten osasun profesionalen aurrean bere diskurtsoa errepikatu behar izatea saihesteko.

 

Nola lan egin zeharka erakundeen artean? Segurtasuna eta konfiantza, sormena eta ekipoan lan arrakastatsua sustatzeko

Ebidentziaren zati handi batek  ekipo txikiak egonkorrak eta eraginkorragoak direla erakusten badu ere, lan guztia ezin da ekipo horietara murriztu. Lehen Mailako arreta sareak hainbat erakundetan lan egiten duten pertsona-taldeen mende egon daitezke. Dena den ,egunero lan egiteko espazioak eta denborak partekatzen ez dituztenen mende ere egon daitezke. Batzuetan, egoera horiek "kultura profesionalaren talka" deritzona sortzen dute, hainbat kosmobisio eta hizkuntza desberdinak adierazita. Diziplina anitzeko ekipo batean lan egiteak arrakasta izan dezan, beharrezkoa da egoera horietan lehen mailako arretako profesionalen arteko lankidetza-giroa sortzea. Horrela, agerian geratuko da ekipoko profesionalek ez dutela galdera/ziurgabetasun guztien erantzunik, eta guztiek partekatu eta baloratu behar dutela gainerakoen esperientzia;  herritarren beharrei erantzun ahal izateko; ekipo arrakastatsua sortzeko.  

The King 's Fund ongintzako erakunde independentea da, 1897an sortua, eta Ingalaterran osasuna eta arreta hobetzeko lan egiten du. Bere helburua da arreta eta osasun hoberena, pertsona guztien eskura egotea.

Gai honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, kontsulatu txostena: 'Nola eratu ekipo eraginkorrak lehen mailako arretarako (2020)' (How to build effective teams in general practice, 2020), The King’s Fund-ek argitaratuta (leiho berri batean irekitzen da).