Zabalik dago epea 2023-2024 ikasturteko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikularen dirulaguntza eskatzeko.

Argitalpen-data: 

Deialdian parte har dezakete 2023-2024 ikasturtean hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.

Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 8ra bitartean, biak barne.

Bete beharreko baldintzak:

  • Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2023ko urriaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean.
  • Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30a bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
  • Ikastaroa osorik bukatzea.
  • Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2023-2024 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:

  • Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
  • Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
  • Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.

Argibide gehiago, intranet korporatiboan edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu.