Osakidetzak Lanbide Garapeneko deialdi berria egin du

Argitalpen-data: 

Prozesuan parte hartu nahi duten Osakidetzako profesionalek 2026ko urtarrilaren 27tik otsailaren 26ra arte eman dezakete izena.

Osakidetzak bere profesionalentzako Lanbide Garapeneko ohiko deialdi berri bat abiarazten du. Prozesuaren helburu nagusia da erakundeko langileek lortu beharreko lanbide garapeneko maila aitortzea.

Osakidetzako zuzendari nagusiak abenduaren 19an eman eta gaur EHAAn argitaratutako 2081/2025 Ebazpenak jasotzen duenez, izena emateko prozesua bihar hasiko da, urtarrilaren 27an, eta ekainaren 26ra arte iraungo du.

Eskaera egiteko, parte-hartzaile bakoitza garapen profesionalerako aplikazio informatikoan sartu beharko da, intranet korporatiboko Garapen Profesionalaren atalean eta Osakidetzaren webguneko Profesionalak atalean eskuragarri dauden esteken bidez.

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean dagoen aplikazio informatikoan sartzeko arazorik izanez gero, deitu 945006350 – 806350 telefonora edo bidali galdera inprimaki honen bidez:

Formularioa

Informazio gehiago