Erabilera baldintzak eta pribatutasuna
Mangolsen bidaia: pausoz pauso bizitza osasuntsu baterantz
Laburpena, 14 urtetik beherakoentzat
- “Mangolsen bidaia” jokoaren bidez, bizitza osasuntsuagoa izaten lagundu nahi dizu Osakidetzak.
- Jokatzea erabakitzen baduzu, hemen azaltzen dizkizugun arauak bete eta onartu beharko dituzu.
- 14 urte baino gutxiago badituzu, gurasoen baimena beharko duzu jokatzeko. Baimenik gabe jokoa aktibatzen baduzu, desaktibatu egin ahalko dizugu.
- Jokatu ahal izateko, erregistratu eta beharrezko baimenak onartu beharko dituzu gailu mugikorrean (kamera eta galeria atzitzeko baimena, argazkiak igo ahal izan ditzazun).
- Hiru parte-hartzaile mota egon daitezke: zu (pazientea), gurasoak edo tutoreak, eta arreta ematen dizuten profesional sanitarioak.
- Jokoan erregistratu eta hura erabiltzean, datu pertsonal batzuk emango dituzu (paziente-zenbakia, helbide elektronikoa, egiten dituzun gauzak, argazki batzuk…); baina jakin ezazu Osakidetzako profesionalek soilik erabiliko dituztela datu horiek, medikuntza-helburuetarako.
- Osakidetzak du zure datuak legeen arabera tratatzen direla bermatzeko erantzukizuna. Eskubidea duzu zure datuak atzitzeko baimena eskatzeko Osakidetzari, datuok aldatu −zuzenak ez badira− edo ken ditzala eskatzeko, edo tratamendua mugatzeko edo tratamenduari uko egitea eskatzeko. Horretarako, jarri Osakidetzarekin edo Datuen Babeserako ordezkariarekin harremanetan (informazio gehiago hemen: http://www.osakidetza.euskadi.eus/protecciondatos).
- Datuen Babeserako Euskal Agentzia ere zure datuak modu seguruan gordeta egoteaz arduratzen da, eta harekin harremanetan jar zaitezke datuok ondo babesten ez ditugula uste baduzu.
- Jokoa erabiltzen ari zarenean, egungo legeak errespetatu beharko dituzu; eta, bereziki, beste pertsona batzuen datuen babesa (adibidez, argazkiak igotzen badituzu, egiaztatu bertan agertzen diren pertsonen baimena duzula haien irudia erabiltzeko).
- Osakidetzak jakinarazi nahi dizu bere esku dagoen guztia egiten duela zure datuak ondo babestuta egon daitezen, nahiz eta akatsen bat egon daitekeen. Hala bada, ahalik eta lasterren saiatuko gara akats hori konpontzen.
- Jokoa Osakidetzaren jabetzakoa da, eta aurreikusitako helburuetarako erabiltzeko eskubidea ematen dizu.
- Jokoa erabiltzean, baliteke “cookie” bat instalatzea zure gailuan. Cookieak programa-elementuak dira, eta behin eta berriz pasahitza idatzi behar ez izateko balio dute (pasahitza lehendabiziko aldian soilik idatzi beharko da).
- Zure pediatrak egoki irizten dituen mugen barruan erabili ahalko duzu jokoa, beharrezko denboran; halere, irregulartasunen bat detektatzen badugu, jokoa desaktibatu egin dezakegu aldez aurretik abisatu gabe.
- Gozatu Mangolsen bidaiaz… zuretzat lagungarria izatea espero dugu!!!
Jarraitu irakurtzen, 14 urte baino gutxiago badituzu
Xedea
Klausula hauen helburua hau da: “Mangolsen bidaia” APP18 aplikazioaren (© Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Vitoria-Gasteiz, 2019) Erabilera-baldintza orokorrak xedatzea, erabiltzaileen eskura jartzen diren eduki eta zerbitzuak barne, eta erabilera arautzea.
Haurren gainpisua eta obesitatea tratatzeko laguntza-tresna da “Mangolsen bidaia”, Lehen Mailako Arretako pediatriako kontsultetarako baliagarria. Aplikazio horri esker, profesional sanitarioek aurrez aurreko kontsulta eraginkorragoak egin ditzakete, pazientera eta haren familiara bideratuagoak. Pertsonal sanitarioak pediatriako kontsultetan hautatu ditu erregistratutako erabiltzaileak, eta erabiltzaile horiek beren borondatez erabaki dute Euskadiko haurren obesitatea prebenitzeko programa honetan parte hartzea (Eusko Jaurlaritzako osasun-estrategia). Ondorioz, haurren obesitatea tratatzeko “gamifikazio” plataforman sartu ahalko dira, eta hezkuntza-materiala izango dute eskura, profesional sanitarioen asistentzia-jarraipenerako lagungarria izango dena. “Mangolsen bidaia” da pazienteek eta haien tutoreek erabiliko duten tresna; eta “gamifikazio hezigarriko” tekniken bidez, hau da, jokoa eta hezkuntza uztartuz, ahalik eta eduki gehien eskura ditzaten diseinatuta dago hasieratik. Hezkuntza-prozesu eraginkorrak garatzea da aplikazioaren asmoa, prozesuon kohesioa, ezarpena eta integrazioa lortzea, uneoro edukiarekiko motibazioa mantenduta.
Osakidetzak-Euskal osasun zerbitzuak (aurrerantzean, Osakidetza) aplikazioaren jabetza osoa du.
Osakidetza zuzenbide pribatuko ente publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikitakoa; haren xedea osasun-zerbitzuak ematea da, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan. Hala ezartzen da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan.
Arauak onartzea
Erabilera-baldintza hauek “Mangolsen bidaia” aplikazioaren erabilera arautzen dute, baita erabiltzaileari erakusten zaizkion edo haren eskura jartzen diren edukiena ere. Xede horretarako, hau ulertzen da edukitzat: “Mangolsen bidaia” aplikazioaren bidez kopiatu, banatu, jendaurrean jarri eta eraldatu daitezkeen testuak, diseinuak, aurkibideak, formak, argazkiak, bideoak, audioak, irudiak, iritziak eta, oro har, edozein informazio.
“Mangolsen bidaia” aplikazioak eskaintzen dituen edukiak eta haien erabilera erabat doakoak dira.
Baldintza hauen amaieran, “Onartu” botoia sakatuz gero, erabiltzaileak adierazten du irakurri duela Erabilera-baldintza hauetan ezarritako guztia, eta baimen informatu baten bidez onartu duela ezarritakoa beteko duela.
Erabiltzaileak adierazi du hamalau urte (14 urte) baino gehiago dituela, eta onartu eta baimendu du baldintza orokor hauek beteko dituela. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartu eta baimendu du bere erantzukizun bakarraren eta esklusiboaren pean atzitu eta erabiliko duela “Mangolsen bidaia”, eta, hala badagokio, aplikazioaren zerbitzuak eta zerbitzu horien edukiak; baita erabileraren ondoriozko transakzioei dagokienez ere.
Erabiltzaileak hamalau urte (14 urte) baino gutxiago baditu, bere ardura duten tutoreen −pertsonak edo erakundeak izan daitezke− onarpena eta baimena beharko da.
Profesional sanitarioak kontsulta medikoan jasoko ditu aurreko paragrafoetan adierazten diren onarpena eta baimena, dagokion mekanismo edo inprimakiaren bidez.
Adingabeak
Adingabeen ardura duten tutoreek −pertsonak edo erakundeak izan daitezke− erantzukizun osoa dute adingabeek atzitzen dituzten eduki eta zerbitzu jakinak zehazteari dagokionez. Debekatuta dago baimenik gabeko adingabeek aplikazioa atzitu eta erabiltzea.
Adingabeentzat desegokiak izan daitezkeen edukietan sartzeko aukera ematen du Internetek. Beraz, erabiltzaileei jakinarazten zaie badaudela mekanismo batzuk, bereziki iragazpen- eta blokeo-programa informatikoak, zeintzuen bidez muga daitezkeen erabilgarri dauden edukiak; eta, nahiz eta programa horiek hutsezinak ez izan, bereziki erabilgarriak direla adingabeek atzi ditzaketen materialak kontrolatu eta mugatzeko.
Hamalau urtetik (14 urte) beherako pertsonek aplikazioa aktibatu ahal izateko, gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute halabeharrez.
Hamalau urtetik (14 urte) beherako pertsona bat baimenik gabe erregistratu dela detektatzen bada, guraso edo tutoreei eska dakieke aipatu baimena egiaztatzen duten dokumentuak bidal ditzatela. Dagozkion dokumentuak bidaltzen ez badituzte, erregistroa bertan behera geratuko da ahalik eta azkarren.
Arauak aldatzea
Osakidetzak eskubidea du Erabilera-baldintza hauek berrikusi eta aldatzeko, besteak beste, arrazoi legalengatik, teknikoengatik edo “Mangolsen bidaia” aplikazioan emandako aldaketengatik. Era berean, aldaketak jasotzen dituzten erabilera-baldintza berriak onartu beharko ditu erabiltzaileak. Erabiltzailea aldaketa horiekin ados ez badago, aplikazioa erabiltzeari utzi beharko dio.
Osakidetzak Erabilera-baldintza hauek osatu ahalko ditu, “Mangolsen bidaia” aplikazioaren funtzionalitate jakin batzuen erabilera arautzen duten Baldintza berezien bidez. Hala badagokio, baldintza berezi horiei buruzko informazioa jakinarazi beharko da.
Aplikazioan sartzea
Aplikazioa deskargatzeko erabilgarri dauden mekanismoen bidez, eta beharrezko baimenak onartu ondoren, bere gailuan aplikazioa instalatu duen edozein erabiltzailek atzi dezake “Mangolsen bidaia”. Mekanismo horien artean daude, besteak beste, merkatuko ohiko plataformek erabiltzaileen eskura jartzen dituzten aplikazioen dendak.
Aplikazioa atzitu ahal izateko, eta ondo funtziona dezan, profesional sanitarioak aldez aurretik gauzatu behar du erregistroa.
Hauek dira erabiltzailearen gailuan “Mangolsen bidaia” atzitzeko gaitu beharreko baimenak:
- Gailuko kamera eta argazki-galeria atzitzeko baimena, argazkiak (bizi-ohiturekin, elikadurarekin eta abarrekin loturikoak) plataformara igo ahal izateko.
Sarbide-profilak
Hauek dira “Mangolsen bidaia” aplikazioaren sarbide-profilak:
- Pazientea: tratamendu sanitarioa jasotzen duen erabiltzailea (kasu honetan, adingabea).
- Tutorea: adingabearen arduraduna.
- Profesional sanitarioa: pazientearen jarraipena egiten duen profesional sanitarioa.
Datu pertsonalak babesteko pribatutasun-politika
Erregistratzen diren erabiltzaileei jakinarazten zaie beren datuak tratatuko direla paziente gisa egin behar zaien jarraipen asistentzialerako lagungarriak izan daitezen, baita Osakidetzak eskaintzen duen segimendua egin ahal izateko ere.
Aplikazioa erabiltzeko, baliteke pazienteari eskatzea hura zuzenean identifikatzen duen informazioa eman dezala. Harremanetarako informazioa ere eskatu ahalko zaio, besteak beste, Osakidetzako identifikazio sanitarioko zenbakia eta helbide elektronikoa. Plataforman erregistratzeko beharrezko datu horiez gain, erabiltzaileak bizi-ohiturei buruzko informazioa eman dezake aplikazioa erabiltzen duen bitartean.
Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe datuok atzitzea eragozteko, betiere teknologiaren unean uneko egoera kontuan hartuta. Halere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
“Mangolsen bidaia” aplikazioaren erabiltzaileak identifikatzeko datu pertsonalen eta datu asistentzialen tratamenduari dagokionez, esteka honetan aurkituko duzu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 13. artikuluak eskatzen duen informazioa [EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez]:
Datuen babesari buruzko informazio gehigarriaHistoria klinikoa
“Mangolsen bidaia" aplikazioaren bidez historia kliniko osoa edo zati batean atzi daiteke, eta, erabiltzailearen sarbide-profilaren arabera, arautegi espezifikoan ezarritakoa gorde beharko da, historia klinikoa atzitu eta erabiltzeari dagokionez batez ere, historia klinikoari eta dokumentazio klinikoaren arloan pazienteek eta osasungintzako profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Pazienteak izan dituen prozesu asistentzial bakoitzean sortutako datu, balorazio eta informazioa modu argi eta zehatzean gordetzen dituzten dokumentu eta erregistro informatikoen multzoa da historia klinikoa; eta, bertan, pazientearen osasun-egoera, jasotako arreta eta bilakaera klinikoa jasotzen dira.
Bermeak kanpo uztea eta erantzunkizunak
“Mangolsen bidaia” erabiltzeko, Erabilera-baldintza hauek eta indarrean dagoen lege-araudia bete beharko dira. “Mangolsen bidaia” modu desegokian erabiltzeak erantzukizun zibil, penal eta administratiboak edo bestelako erantzukizunak ekar ditzake, aplikaziorako sarbidea bertan behera geratzea barne.
“Mangolsen bidaia” aplikazioak identifikazio- eta autentifikazio-mekanismoak baditu, erabiltzailea da erantzule bakarra sarbide-gakoak gordetzeari dagokionez, eta berarena da gako horiek baimenik gabe erabiltzeagatik Osakidetzari edota hirugarrenei eragin lekizkiekeen kalteen erantzukizuna. Osakidetzak ez du inolaz ere erantzukizunik bere gain hartuko baimendu gabeko hirugarrenek “Mangolsen bidaia” aplikazioko erabiltzaile-kontu bat eskuratu edota erabiltzearen ondorioz, galerak edota kalteak gertatuz gero.
Osakidetzak ezin du bermatu “Mangolsen bidaia” aplikazioaren bidez ematen diren zerbitzu edo informazioaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna. Hori dela eta, ez du honen gaineko erantzukizunik izango:
- “Mangolsen bidaia” aplikazioan edota bertako funtzionaltasunetan sarbide-, eskuragarritasun-, osotasun- eta jarraitutasun-arazoak izanez gero.
- Erabiltzaileen informazio-sistemetan alterazioak eragin ditzaketen birusak edo bestelako elementuak izanez gero.
- “Mangolsen bidaia” aplikazioaren zaurgarritasuna, edo aplikazioan dauden segurtasun-neurrien menderaezintasuna.
- “Mangolsen bidaia” eten, amaitu edo bertan disfuntzioak izateagatik erabiltzaileei kalteak eraginez gero, edozein motatakoak direla ere.
Hala ere, Osakidetzak adierazi du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, “Mangolsen bidaia” aplikazioaren funtzionamendua bermatzeko eta erabiltzailearen gailuan birus informatikoak eta gainerako elementu kaltegarriak zein horien transmisioa saihesteko.
Erabiltzaileak onartu du Osakidetzak sortu eta garatu duela “Mangolsen bidaia”, barne- zein kanpo-iturrietako informazioa erabilita; egungo egoeran eskaintzen ari zaiola aplikazioa, eta zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak Osakidetza salbuesten du “Mangolsen bidaia” aplikazioaren fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren eta haren erabilerak eragin dakiokeen itxaropen faltsuen gaineko edozein erantzukizunetatik.
Baimendu gabeko erabilerak
Debekatuta dago “Mangolsen bidaia” atzitu edo erabiltzea indarrean dagoen legearen kontrako helburuekin; beraz, horren ondorioak erabiltzailearen erantzukizun bakarra izango dira. Bereziki, zehatz-mehatz jasotzen ez bada ere, debekatuta dago:
- Honako hau gorde, biltegiratu, jendaurrean jarri, argitaratu, banatu edo partekatzea:
- Komunikazioen sekretutasuna, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak edo datu pertsonalak babesteko arauak urratzen dituen edozein eduki.
- Titularren berariazko baimenik gabe, hirugarrenen irudiak edo datu pertsonalak jasotzen dituzten irudiak edo argazkiak. Bereziki, historia klinikoekin lotutako datuak (prozesu asistentzialean zehar pazientearen egoerari edo bilakaera klinikoari buruzko datu, balorazio eta edozein motatako informazioa) edo osasun-datuak (pertsona fisiko identifikatuen edo identifikagarrien iraganeko, oraingo eta etorkizuneko osasun fisikoari zein mentalari buruzko informazioa).
- Ohorerako, norberaren eta familiaren, eta, bereziki, adingabeen edo gai ez diren pertsonen irudirako eta intimitaterako oinarrizko eskubideak urratzea izan daitekeen edozein eduki.
- Legeen aurkakoa, arrazista, lizuna, pornografikoa, abusuzkoa, difamaziozkoa, engainagarria, iruzurrezkoa, iraingarria, kalumniazkoa, mehatxuzkoa, larderiazkoa, jazarpenezkoa, edo moralari edo ordena publikoari edonola aurka egiten dion edozein eduki.
- “Mangolsen bidaia” aplikazioko eduki, programa edo sistemak kalte edo alda ditzaketen birus informatikoak edo fitxategi akastun edo kaltegarriak edo bestelako material edo programa informatikoa.
- Bereziki, eskatu edo baimendu gabeko publizitatea, legez kontrako eskaintzak, sustapen-materialak, zabor-posta, spama, kateatutako eskutitzak edo antzeko komunikazioak.
- Beste erabiltzaile batzuek txertatutako edukiak “Mangolsen bidaia” aplikazioaren bidez kopiatu, banatu, besteen eskura jarri edo, oro har, partekatzea, baldin eta eduki horien titularrek berariazko baimenik ematen ez badute.
- “Mangolsen bidaia” aplikazioko beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoak edo harremanetarako beste edozein informazio eskuratu edo biltzea, eskatu gabeko mezu elektronikoak edo bestelako komunikazioak bidaltzeko.
- “Mangolsen bidaia” aplikazioa edota bertako edukiak, baliabideak edota funtzionaltasunak helburu ekonomiko, komertzial edota publizitarioekin erabiltzea. Bereziki, “Mangolsen bidaia” erabiltzea zori, apustu eta ausazko edozein jokotarako, baldin eta parte-hartzaileak dirua edo ekonomikoki balioets daitezkeen objektuak ordaindu behar baditu.
- “Mangolsen bidaia” aplikazioaren garapen normala eragoztea, bertan erregistratzea edota parte hartzea legeen aurka alteratuz edo alteratzen saiatuz, emaitzak faltsutuz edota parte hartzeko iruzurrezko metodoak erabiliz, edozein prozedura tekniko edo informatikoren bidez edota Erabilera-baldintza hauek modu batean edo bestean urratuz.
Erabiltzaileak Erabilera-baldintza hauen aurkako edozein jarduera gauzatzen badu, Osakidetzak, hala badagokio, jardueraren larritasunaren eta bere irizpidearen arabera, bere eskubidea defendatzeko egokitzat irizten dituen legezko jarduerak egin ahalko ditu.
Jabetza intelektuala eta industriala
Osakidetza da “Mangolsen bidaia” aplikazioari dagozkion jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztien titularra.
Osakidetzak jabetza esklusiboa du “Mangolsen bidaia” izenaren eta aplikazioan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarrien gainean (grafikoak edo izendatzaileak).
Erabilera-baldintza hauen bidez, Osakidetzak −“Mangolsen bidaia” aplikazioaren jabe izaki− lizentzia ez-esklusiboa, mugatua, aldi baterakoa, edozein unetan baliogabe daitekeena eta mundu mailakoa ematen dio erabiltzaileari, “Mangolsen bidaia”, haren funtzionalitateak eta edukiak erabiltzeko; eta ezingo zaio hirugarrenei horren lizentziarik eman.
Erabiltzaileak “Mangolsen bidaia” aplikazioan edukia izan, biltegiratu, argitaratu, banatu edo partekatu ahal izateko, dagozkion eskubideak izan beharko ditu eduki hori kopiatu, banatu, jendaurrean jarri, aldatu eta/edo eraldatzeko, horrek ahalbidetuko baitio jarduketa horiek gauzatzea. Zehazki, erabiltzaileak −dela pertsona fisikoa dela erakundea− “Mangolsen bidaia” aplikazioan edukia izan, biltegiratu, argitaratu, banatu edo partekatu ahal izateko, ezingo du urratu lege-araudi aplikagarririk; bereziki, intimitaterako, norberaren irudirako eta/edo ohorerako eskubideari, jabetza intelektual edo industrial edo antzeko eskubideei dagokionez.
Zibersegurtasuna eta monitorizazioa
Europako Parlamentuaren eta Kontseilauren 2016ko uztailaren 6ko 2016/1148 (EB) Zuzentarauan, hau da, Europar Batasuneko informazio-sare eta -sistema guztietan segurtasun handia eta berdina bermatzeko neurriei buruzkoan ezarritakoa betez, “Mangolsen bidaia” aplikazioaren bidez erabiltzaileak egiten dituen jarduerak erregistratuko ditu Osakidetzak. Horretarako, “Mangolsen bidaia” aplikazioan edo aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuetan biltegiratu, transmititu edo tratatutako informazioaren erabilgarritasuna, egiazkotasuna, osotasuna edo isilpekotasuna arriskuan jar dezaketen segurtasun-gorabeherak monitorizatu, aztertu, ikertu eta dokumentatzeko beharrezko informazioa atxikiko du. Hori guztia, ohorerako, pertsonaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea bermatuta, datu pertsonalen babesari buruzko araudiari jarraituz.
Publizitatea
“Mangolsen bidaia” aplikazioaren erabiltzaileak erabat debekatuta du publizitate jarduerak egitea. Ildo horretan, publizitate jardueratzat hartzen da ondasun higigarri, higiezin, zerbitzu, eskubide edo betebeharren kontratazioa zuzenean edo zeharka sustatzeko xede duen edozein jarduera.
Aplikazioak ez die inolako publizitaterik erakusten erabiltzaileei. Osakidetzak ez du erabiltzaileen informazio pertsonalik partekatuko hirugarrenekin. Baliteke hirugarrenen aplikazio batzuek gure aplikazioen antzeko estiloa eta itxura izatea. Kontuan hartu, beraz, beste aplikazio bat erabiltzen egon zaitezkeela, eta gure pribatutasun-gidalerroek eta datuen babeserako gidalerroek gure Aplikazioak soilik barne hartzen dituztela. Hirugarrenen aplikaziorik erabiltzea erabakitzen baduzu, irakurri dagozkion pribatutasun-gidalerroak.
Estekak erabiltzea
Ezin da erabili inolako baliabide tekniko, logiko edo teknologikorik, baldin eta “Mangolsen bidaia" aplikazioaren erabiltzaileek, zuzenean edo zeharka, irabazi asmorekin edo gabe, “Mangolsen bidaia” aplikazioaren edukiei onura atera badakieke. Erabiltzaileak ezin izango du ezarri “Mangolsen bidaia” aplikazioko edukietarako esteka, hiperesteka edo antzekorik sare sozialetako webgune, blog, foro edo profiletan. Erabilera-baldintza hauek urra ditzakeen horrelako estekarik detektatuz gero, Osakidetzak legitimazio osoa izango du esteka hori kentzeko, eta, hala badagokio, agintari eskudunei jakinarazteko.
Osakidetzak ez du erantzukizunik hartuko atarian egon litezkeen kanpo-esteken gainean, baldin eta esteka horien inolako kontrolik ez badu. Hortaz, erabiltzaileak bere erantzukizunpean atzituko du edukia, dagozkion erabilera-baldintzen arabera.
Egintza eta izapide administratiboak
Osakidetzak ez du “Mangolsen bidaia” egintza eta izapide administratiboetarako erabiliko, administrazio-araudiaren arabera, eta, bereziki, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.
Hala, Osakidetzak ez du “Mangolsen bidaia” jakinarazpenak egiteko erabiliko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Iraupena eta amaitzea
Aplikazioak, printzipioz, iraupen mugagabea du. Osakidetzak, hala ere, plataformari amaiera emateko edo hura eteteko baimena du. Zentzuz jardunda posible denean, Osakidetzak aldez aurretik jakinaraziko du aplikazioari amaiera emango zaiola edo hura etengo dela.
Osakidetzak, automatikoki eta aurretik jakinarazi gabe, eten edo bertan behera utzi ahal izango du erabiltzaileen sarbidea; eta horrek ez du inola ere kalte-ordain eskubiderik eragingo.
Osakidetzak berak erabakita, edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe, Erabilera-baldintza hauek urratzen dituen edozein erabiltzaile ukatu, kendu, eten eta/edo bloketatu ahal izango du. Era beran, erabiltzaile horri buruzko informazio guztia ken dezake plataformatik eta/edo aplikazioan sartzeko baimena ken diezaioke behin behinean edo betiko.
Deuseztasuna eta eragingabetasuna
Erabilera-baldintza hauen klausularen bat, osorik edo zati batean, deuseztatzen edo eragin gabe uzten bada, deuseztatu edo eragin gabe utzi den xedapenari bakarrik eragingo dio deuseztasun edo eragingabetasun horrek, eta Erabilera-baldintzen gainerako edukia mantendu egingo da.
Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa
Indarreko araudiak zehaztuko du zein lege-arauren eta zein jurisdikzioren ardurapekoak izango diren Osakidetzaren eta “Mangolsen bidaia” aplikazioko erabiltzaileen arteko harremanak. Hala ere, indarreko araudiak ez badu aurreikusten aldeek derrigorrez egon behar dutela foru jakin baten menpe, Osakidetza eta erabiltzailea, eduki dezaketen edozein eskumeni berariaz uko eginez, Vitoria-Gasteizko hiriko Epaitegi eta Auzitegien menpe egongo dira.
Azken aldaketako data: