Made in Osakidetza

Biopsiaren gidaketarako Errealitate Areagotuko Sistema

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Errealitate areagotuan oinarritutako sistema garatzea, profesionalari biopsiak egiten laguntzeko eta, horrela, puntzioen zehaztasuna, doitasuna eta errentagarritasuna areagotzeko.

Garapen-egoera: Proiektua honako hauen bidez finantzatu da: FIPSEk sustatutako 2015eko «Osasuneko berrikuntzen bideragarritasun-azterlanak finantzatzeko laguntzak»; eta 2016ko eta 2017ko «Espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi Estrategiako Biozientziak/Osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak».

Sariak:

  • “Ideal2 Global Fipse Medical Innovation Award del MIT” - 2017ko urtarrila.
  • “Prize Winner Quality Innovation of the year 2016”, berrikuntza potentzialaren kategorian - 2017ko otsaila.

IBD-Monitor:

Hesteetako gaixotasun inflamatorioa farmako biologikoen bidez tratatzeko monitorizazio-tresnak garatzea eta baliozkotzea.

Helburua: In vitrorako diagnostiko-test batzuk garatzea; horien bidez, hesteetako gaixotasun inflamatorioa farmako biologikoen bidez tratatzeko monitorizazioa egin ahalko da eta tratamendu horiek egoki eta arrazoiz erabiltzeko irizpide objektiboak emango dituzte.

Xede den biztanleria: Hesteetako gaixotasun inflamatorioa (Crohn-en gaixotasuna edo kolitis ultzeraduna) duten pazienteak, Infliximab edo Adalimumab bidezko tratamendua jasotzen ari direnak.

CIDI-3D:

Fistulak edo ostomiak dituzten pazienteen digestio-aparatuko ebakuntzetarako gailu berrien fabrikazio aurreratua.

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Ostomia-poltsa pertsonalizatuak diseinatzea, paziente bakoitzaren abdomenaren paretaren ezaugarriekin bat etorriz; eta eginkariei eusteko sistema bat diseinatzea, ostomia-poltsa erabili behar ez izateko. Era berean, abdomen irekiko testuinguruan hesteetako fistulak maneiatzeko gailu bat diseinatzea ere planteatzen da.

Xede den biztanleria: Estoma bat irekitzeko ebakuntza egin duten pazienteak eta abdomen irekia duten pazienteak, fistula entero-atmosferikoa dutenak.

RIS3 arloa: Gailu medikoak.

Reoxcare-UPP:

Kontzeptu-proba: Reoxcare apositu berriaren azterlan prospektiboa, presio bidezko ultzeren orbaintzea hobetzeko.

Helburua: REOXCARE aposituak, orbaintzean gaitasun antioxidatzailea eta aktibatzailea duenak, medikamentu-tratamenduarekin, jarrera-aldaketekin eta beste ohiko neurri fisiko batzuekin batera, presio bidezko zauriak orbaintzeko bilakaeran ekar ditzakeen onurak neurtzea.

Xede den biztanleria: Presio bidezko ultzerak eta zauriak sakroaz bestelako edozein lekutan dituzten pazienteak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua.

Larrialdi-zerbitzuaren prozesuaren kudeaketa optimizatzea

Tipologia: Asistentzia- / Erakunde-berrikuntza

Egoera: Garatzen.

Helburua: Eredu bat lankidetzan sortzea, pazientearen eta bere ingurunearen esperientzia ardatz hartuta, larrialdietako zerbitzuaren prozesuaren kudeaketa optimizatu ahal izateko.

Garapen-egoera: Osakidetzaren Erosketa Publiko Berritzailearen programaren esparruan finantzatutako ekimena.

LISA proiektua

Haurren gehiegizko pisua eta obesitatea prebenitzeko eta tratatzeko ekimena.

Tipologia: Asistentzia- / Erakunde-berrikuntza.

Egoera: Merkatuan.

Helburua: Haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebentzioa eta tratamendua optimizatzea, eskolan esku hartzeko estrategien bidez, batik bat hiru alderdi jorratuz: edari azukredunen kontsumoa, litxarreriak eta eguneroko jarduera fisikoa.

Xede den biztanleria: Estrategia hau irakasleen prestakuntzan eta haurrekin erabiltzeko ad hoc diseinatutako tresnen (galdetegiak, ariketak eta abar) erabileran oinarritzen da.

Babes-egoera: Erregistratutako marka (2017/05/17).

Transferentzia-egoera: 2015ean hasi zen eta plan pilotua garatu zen lau ikastetxetan. 2016an, 17 osasun-zentrotara eta eskolatara zabaldu zen.

3D Bioferula:

Oinarri biomedikoa duten 3D teknologiaren bidez pertsonalizatutako ferula ortopedikoak garatzea.

Helburua: Erpuruko artrosia duten pazienteentzako 3D teknologiaren bidezko ferula ortopediko pertsonalizatuak garatzea. Pertsonalizatutako ferularen emaitza klinikoak, minaren gutxitzea eta funtzioak gutxienez ferula arruntenak bezain onak izango direla aurreikusten da; baina, pazientea erosoago eta hobeto sentituko da.

Xede den biztanleria: Metakarpo-trapezio giltzadurako (MTG) artrosia diagnostikatuta duten pazienteak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua.

EMIX (Euskadiko Minbizi Ikerketaren Sarea):

Onkologiako pazienteak eta lotutako saiakuntza klinikoen eskaintza koordinatzeko tresna informatikoa.

Helburua: Tratamendu sistemikoa jasotzen duten onkologiako pazienteak eta eremu geografiko zehatz bateko saiakuntza klinikoen eskaintza lotuko dituen tresna informatikoa garatzea. Klinikoek beren kontsultara doan onkologiako pazientearentzat Osakidetzan abian diren saiakuntza kliniko egokien berri izan ahalko dute.

Xede den biztanleria: Onkologiako pazienteak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua.

Adrenoleukodistrofia:

Biomarkatzaile berriak adrenoleukodistrofiaren (ALD-X) diagnostikorako eta monitorizaziorako, eta hura tratatzeko estrategia farmakologikoa.

Tipologia: Medikamentua – Farma. Egoera: Merkatuan.

Helburua: Klinikan egun beste indikazio batekin aplikatzen diren garapen farmakologikoetan oinarritutako estrategia terapeutikoa planteatzen du, patologia hori tratatzeko.

Xede den biztanleria: Adrenoleukodistrofia duten pazienteak; x kromosomaren bidez transmititutako gaixotasun hereditarioa, leukodistrofien taldean dagoena.

Babes-egoera: Lehentasunezko Europako Patentea eskatuta (2015/07/14). PCT patentea eskatuta (2016/07/14). 2017/12/31n eskabide nazionalak izapidetze-prozesuan daude honako herrialde hauetan: AEB, Brasil, Australia, Kanada, Txile, Malaysia, Mexiko, Hego Afrika, Korea, besteak beste.

Transferentzia-egoera: Garapen lizentziaduna Estatuko enpresa bati, haren balorizazio eta ustiapen komertzialerako. Lizentziaren akordioa sinatu zen eguna: 2017/09/26.

Iktusaren biomarkatzaileak:

Plaka ateroesklerotiko ezegonkorra diagnostikatzeko eta pertsona batek gaixotasun zerebrobaskular bat izateko duen probabilitatea zehazteko metodoa.

Tipologia: Bioteknologia eta diagnostiko molekularra.

Egoera: Transferentzia.

Helburua: Plaka aterosklerotiko ezegonkorra duen pertsona bat diagnostikatzeko eta gaixotasun zerebrobaskularra izateko duen probabilitatea zehazteko biomarkatzaile jakin batzuen adierazpen-mailaren zehaztapenean oinarritutako metodo bat ematea.

Xede den biztanleria: Plaka ateroesklerotiko karotideoa ezabatzeko edo egonkortzeko terapia baten tratamendua jaso dezaketen pazienteak identifikatzea.

Babes-egoera: Lehentasunezko Espainiako Patente Nazionala eskatuta (2017/05/04).

Transferentzia-egoera: Kit diagnostikoaren/pronostikoaren lizentzian, garapenean eta merkaturatzean interesa izan dezaketen kanpoko erakundeekin harremanetan.

Azken aldaketako data: