Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren funtzionamendua eta bertan parte hartzea
EAEko Bularra Goiz Detektatzeko Programaren xede-populazioa 330.000 emakumetik gorakoa da EAE osoan. Arreta emateko, kudeaketa-unitate bat dago, 3 egoitzarekin (lurralde historiko bakoitzean bana), programaren plangintza, koordinazioa eta ebaluazioa egiteaz gain, zitazio-lanak eta txostenak egiteko. Mamografiak eta beste proba erradiologiko osagarri batzuk egiteko (beharrezkoak direnean), 11 detekzio-unitate daude gaur egun (1 Araban, 3 Gipuzkoan eta 7 Bizkaian), eta 6 erreferentziako ospitale diagnostiko-berrespena, tratamendua eta lesioen jarraipena egiteko.
Emakume guztiei itzuli bakoitzean parte hartzeko bi aukera eskaintzen zaizkie, bai gutun-hitzordu bidez, bai gonbidapen-sms bidez.
Programaren telefonoa 900 123412
Azken aldaketako data: