Osasun Aholkua

Zer da?

Osakidetzako Aholku Sanitarioa erizaintzako profesionalek urteko 365 egunetan 24 orduz emandako arreta ez-presentzialeko zerbitzua da.

Zure erreferentzia-puntua da ohiko osasun-arazoen gaineko gomendioak behar dituzunerako, sanitarioen esku-hartze presentzial profesionala beharrezkoa ez denean. Zure zalantzei erantzuten diete eta, sintomen arabera, jarduteko jarraibide egokienak eskaintzen dituzte.

Bi bidetatik irits zaitezke Aholku Sanitariora:

  • Web bidez: Aholku Sanitarioa erlaitza aukeratuz eta ezaugarriei buruzko galdera batzuei erantzunez.
  • Telefonoz: 900 20 30 50 zenbakira deituz eta Aholku Sanitarioa aukera hautatuz.

Zer eskaintzen dizu?

  • Arreta ez-presentziala urteko 365 egunetan 24 orduz
  • Telefono bidezko Aholku Sanitarioa eta Web Aholkua
  • Paziente kronikoen jarraipena
  • Interes sanitarioa duten gaiei buruzko informazioa
  • Lankidetza osasunaren prebentzioa eta sustapena egiteko programetan
  • Koordinazio eraginkorra Osakidetzako Emergentziekin
  • .......

Consejo Sanitario Imagen

Aholku Sanitario telefonikoa:

900 20 30 50

Deitu ezazu eta Aholku Sanitarioa aukera sakatu


Web bidezko Osasun Aholkua

Autoebaluazio tresna daukazu zure esku.

Web bidezko Osasun Aholkuak zure sintomen araberako aholkuak emango dizkizu, Osakidetzako jarduketa-protokoloetan oinarrituz.

Bi modu desberdinetan sartu zaitezke:

  • Erantsitako figurek lagunduta, modu interaktiboan, zure mina gorputzeko atal desberdinen bidez lokalizatuz.
  • Sintoma ordena alfabetikoan aukeratuz, hiztegian bezala.

Behin sintoma aukeratuta, zure egoera hobeto ezagutzeko, egingo zaizkizun galderei zehatz erantzun beharko diezu, eta, horrela, zure beharrizanen araberako aholkurik egokienak eman ahalko dizkizugu.

Gogoratu galdetegi honetatik ateratako gomendioak erabiltzaileak emandako informaziotik eskuratutakoak direla eta, horregatik, orientagarriak baino ez dira eta ez dute inolaz ere kualifikatutako osasun-langilearen diagnostikoa ordezkatzen. Zure min edo sintomei buruzko Informazio zehatzagoa gura izanez gero, zure medikuari galdetzea gomendatzen dizugu.

"Icono

Osasun Aholkua

Web bidezko Osasun Aholkuak zure sintomen araberako aholkuak emango dizkizu, Osakidetzako jarduketa-protokoloetan oinarrituz.

Azken aldaketako data: