Enplegu Publikorako Eskaintza

Bere misioa eta helburuak betetzeko behar dituen giza baliabideez hornitzeko, Osakidetzak hainbat hautaketa-prozesu publiko garatzen ditu lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileen kategorietan eskainitako destinoak ahalik eta egokien bete ahal izateko.

EPE 2018-2019

Icono enlaces de interés

Gainditutakoen ebazpenen argitalpena - 2018-19ko EPEko 1. fasea

Garrantzitsua:
Informazioa ez da aplikazioan eskuragarri egongo ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunera arte.

2022ko abuztuaren 8a:

Kategoriak:

  • FAMILIAKO FEM - LMAT
  • PEDIATRIAKO FEM - LMAT
  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
  • LABORATEGIKO TEKNIKARIA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARIA
  • DIETIKAKO TEKNIKARIA
  • DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARIA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARIA
  • AUDIOPROTESIKO TEKNIKARIA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 9tik 30era izango da, biak barne.


2022ko abuztuaren 9a:

Kategoriak:

  • EMAGINA
  • OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
  • LAN OSASUNEKO ERIZAINA
  • FISIOTERAPEUTA
  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA
  • LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA
  • OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
  • GIZARTE LANGILEA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 10etik 31ra izango da, biak barne.


2022ko abuztuaren 10a:

Kategoriak:

  • ERIZAINA

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 11tik irailaren 1era izango da, biak barne.


2022ko abuztuaren 11:

Kategoriak:

  • ADMINISTRARIA/O

Jarduketen epea 2022ko abuztuaren 12tik irailaren 2ra izango da, biak barne.

2018-2019KO EPErako sarrera


ERABAKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, 2018ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Enplegu Publikoaren Eskaintza 2018. urteko deialdia.

ERABAKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, 2019ko abenduaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita Enplegu Publikoaren Eskaintza 2019. urteko deialdia.

1472/2021 Ebazpena, 2018-2019 EPEko deialdiko lanpostuak zehazteko irizpideei buruzkoa.

1473/2021 Ebazpena, 2018-2019 EPE deialdiaren oinarri orokorrak.


KONTAKTUA:

Gainditutakoen zerrendari lotutako galderarik baduzu edo intzidentziaren bat helarazi nahi baduzu (azterketaren emaitzen erreklamazioa edo eskakizunen eta merezimenduen alegazioa), jakinaraz ezazu formulario honen bidez.

Formularioa

Beste gai batzuetarako, Hautaketa eta Hornikuntza Zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan:

epe-ope@osakidetza.eus

DOKUMENTUAK (irakurri arretaz)

Imagen profesional Osakidetza

ENPLEGU PUBLIKORAKO ESKAINTZAK