TLS oharra
Osakidetzaren webgunearen erabiltzaileentzako abisua
Osakidetzaren webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko asmoz, segurtasun-protokoloa eguneratu dugu. Horri esker, modu seguruagoan egingo da Osakidetzara konektatzeko erabili ohi duzun ordenagailu, tableta edo mugikorrarekiko datu-trukaketa.
Eguneratzea 2022ko martxoaren 1ean egingo da, eta, ondorioz, egun horretatik aurrera, nabigatzaile zahar bat baduzu, ezingo dituzu ohiko zeregin batzuk egin, hala nola web bidezko zita hartu, Osasun-karpetara sartu eta Enplegu Publikoaren atalari lotutako zerbitzuetara sartu (kontratazio-zerrendak, CV aplikazioa…).
Jarraian dagoen zerrendan ikusi ahalko duzu aldaketa horrek eragiten dizun. Hala bada, nabigatzailea eguneratu eta bertsio berriago bat instalatzea gomendatzen dizugu.
Hemen zehazten da zer nabigatzaile erabili ahalko duzun 2022ko martxoaren 1etik aurrera Osakidetzaren webgunera sartzeko .
Ordenagailutik sartzeko:
| Nabigatzailea | Beharrezko bertsioa |
|---|---|
| Microsoft Internet Explorer | 11. bertsioa edo berriagoa |
| Microsoft Edge | 12. bertsioa edo berriagoa |
| Google Chrome | 29. bertsioa edo berriagoa |
| Firefox | 27. bertsioa edo berriagoa |
| Opera | 16. bertsioa edo berriagoa |
| Safari | 7. bertsioa edo berriagoa |
Tabletetik edo telefono mugikorretik sartzeko:
| Nabigatzailea | Beharrezko bertsioa |
|---|---|
| Opera Mobile | 12.1. bertsioa edo berriagoa |
| Safari IOS | 5. bertsioa edo berriagoa |
| Navegador nativo de Android | 67. bertsioa edo berriagoa |
| Chrome para Android | 85. bertsioa edo berriagoa |
| Firefox para Android | 63. bertsioa edo berriagoa |

Azken aldaketako data:



