Historia

Osakidetzako Bilbao - Basurto ESI 2014ko urtarrilaren 31n jaio zen, erakunde bi hauek batzearen ondorioz: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (BUO) eta Lehen Mailako Arretako Bilbo Eskualdea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko 23 zerbitzu-erakundeetako bat da. Bilbao-Basurto ESIko egoitza zentrala Basurtuko Unibertsitate Ospitalean dago (Montevideo etorbidea 18).
Hona hemen lehengo erakunde biek integratu aurretik izan zituzten mugarri batzuk:
|
Lehen Mailako Arretako Bilbo Eskualdea – 1989an sortutakoa |
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. 1890an sortutakoa |
|---|---|
|
2003: |
1992: |
|
2006: |
2005: |
|
2008: |
2008: |
|
2009: |
2009: |
|
2010: |
2010: |
|
2011: |
2011: |
|
2012: |
2012: |
|
2013: |
|
| 2014: Bilbao - Basurto ESI |
- Gure erabiltzaileen osasun-beharrak modu seguru eta eraginkorrean eta kalitatez betetzea, eta profesional bikainak prestatzearekin eta ikerkuntzarekin konpromisoa hartzea.
- Erakunde sanitario publiko segurua, jasangarria eta berritzailea izatea; Estatuan zein nazioartean erreferentea, bere asistentzia-kalitategatik, kudeaketa-sistemagatik eta eremu soziosanitario eta komunitario mailako jardueragatik; eta, konprometitua gure profesionalen lidergo partekatuarekin eta gure paziente eta erabiltzaileen ahalduntzearekin.
- Jokabide profesional, etiko eta arduratsua.
- Talde-lana.
- Gardentasuna eta gobernu ona.
- Jarrera positiboa, irekia eta berritzailea.
- Hobekuntzara bideratzea.
- Beste erakunde / instituzioekin lankidetzan aritzeko kultura.
- Erakundeko kide izatearen zentzua.
Bilbao – Basurto ESIak lehen mailako arretan eta ospitale-arretan jarduten du, eta hori modu orokorrean islatzen da jarraian erakusten den prozesu-mapan.

Programa Kontratuak modu zehatzagoan ezartzen du prozesu-mapa horren bidez ESIan ematen diren zerbitzuen zorroa.
- Labur adierazita, lantoki hauek osatzen dute Bilbao – Basurto ESI:
- Basurtuko Unibertsitate Ospitalea: 37 zerbitzu. 683 ohe.
- 21 LMU 25 osasun-zentrorekin. LMU hauetako 5etan, ospitale-arretako zenbait zerbitzu ere ematen dira.
- Urbi Basauri espetxea.
- 9 EAG.
- 1 Call center.
Hurrengo ortoargazkiak Bilbao - Basurto ESIko lantokien kokalekua erakusten du.

Azken aldaketako data:



