GIBagatiko infekzioa eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plan estrategikoa

Helburuak

Misioa

GIBaren eta beste STI batzuen Prebentzio eta Kontrolerako Plan Estrategikoaren zeregina honako hau da: helburu eta gomendio batzuk ezartzea Osasun Sailak eta Osakidetzak GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioari eman beharreko erantzuna bideratzeko, baita GIBak edo beste STI batzuek infektatuta daudenen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzea ere.

Ikuspegia

Plan honen asmoa GIBaren intzidentzia, prebalentzia eta problematika psikosoziala murrizten laguntzea da, epidemiari erantzun egokia emateko zernahi baliabide prebentibo, sanitario eta sozial sustatuz eta bultzatuz.

Printzipio gidariak

Plan hau egiteko printzipio gidariak unibertsaltasuna, solidaritatea, ekitatea eta kalitatea dira, eta, horretarako, eragile inplikatu, profesional eta paziente guztien laguntza behar da, baita beste osasun-eragile batzuena ere, hala nola gobernuz kanpoko erakundeena.

Helburu orokorrak

  • GIBak eta beste STI batzuek eragindako infekzioen intzidentzia gutxitzea
  • GIBaren eta beste STI batzuen diagnostiko goiztiarra sustatzea
  • GIBak edo beste STI batzuek eragindako infekzioa dutenen bizi-kalitatea hobetzea eta horri lotutako komorbilitateak prebenitzea.
  • GIBa edo STIren bat dutenen kontrako bereizkeria murriztea

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Planaren denbora-muga 2015-2018 da.

1. ildo estrategikoa Informazio-sistemak GIBaren eta beste STI batzuen epidemiaren gaur egungo egoerara egokitzea

Helburua: Informazio-sistemak GIBaren eta beste STI batzuen epidemiaren gaur egungo egoerara egokitzea.

Egin beharrekoak:

  • GIBak, sifilisak, sortzetiko sifilisak, gonokoziak, klamidiosiak eta linfogranulomak eragindako infekzio berrietarako banan banako informazio-sistema bat diseinatu eta ezarri Osabiden.
  • GIBaren probaren gaineko informazioa biltzeko prozedura homogeneo bat diseinatu eta garatu.
  • Tratamendu antirretrobiralaren gaineko informazioa biltzeko prozedura homogeneo bat diseinatu eta garatu: mota eta konbinazioak, antirretrobiralek eragindako gastuak eta tratamenduan dauden pazienteen kopurua.

2. ildo estrategikoa GIBak edo STIren batek eragindako infekzioaren inguruan gehiago jakitea

1. helburua: GIBak edo STIren batek eragindako infekzioaren inguruan gehiago jakitea

Egin beharrekoak:

  • Teknologia berriak sustatu, herritarrei errazteko GIBari eta STIei buruzko informaziora iristea (GIBari eta STIei buruzko mikrositea: herritarrentzako, oro har, eta gizonekin sexua duten gizonentzako online kontsultak; Sidamedia; Paziente Bizia; GKEetako webguneak).
  • Informazio-kanpainak egin, dauden osasun-egiturak euskarri gisa erabiliz (ospitaleak, osasun-zentroak, farmazia-bulegoak eta abar).
  • Lehen Mailako Atentzioko profesional sanitarioentzako prestakuntza-programak garatu GIBaren eta STIen inguruan.
  • GKEekin batera GIBaren eta STIen gaineko programak egin arrisku-praktikak dituztenentzat eta GIBa dutenentzat.

2. helburua: GIBak eta STIek eragindako infekzioen intzidentzia gutxitzea

Egin beharrekoak

  • Arreta berezia jarri sexua gizonekin izaten duten gizonentzako prebentzio-ekintzei, kolektibo horri zuzendutako ekintzak sustatuz, teknologia berrien bidez eta GKEekin lan eginez.
  • Beste kolektibo zaurgarri batzuetan (droga-erabiltzaileak, atzerritarrak, prostituzioan aritzen diren emakumeak...) egiten ari diren ekintzei eutsi.
  • Gaur egun ikastetxeetan gazte eta nerabeentzat lantzen ari diren programak sustatu.

3. helburua: GIBaren eta beste STI batzuen infekzioaren diagnostiko goiztiarra sustatzea

  • Gaur egun farmazietan eta GKEetan eskura dauden test lasterren programak sustatu eta horien publizitatea egin
  • Lehen Mailako Atentzioan GIBaren eta beste STI batzuen testa sustatu.

3. ildo estrategikoa: GIBarekin edo beste STI batzuekin infektatuta dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea

Helburua: Pazienteen jarraipen eta tratamendu zuzena bermatzea

Egin beharrekoak:

  • GIBa duen pazientea gaixo kroniko gisa ikusarazi
  • Tratamendu antirretrobiralen jarraibide eraginkor eta arrazionalak adostu osasun-arloko profesionalekin
  • STIen kontsulten asistentzia mantendu eta koordinatu

4. ildo estrategikoa: GIBa duten pertsonen estigma eta bereizkeria murriztea

Helburua: GIBa dutenen tratu-berdintasuna eta bereizkeriarik eza sustatzea

Egin beharrekoak:

  • Erne egon, seropositiboen giza eskubideak urratzen diren egoerak atzemanez gero.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Adierazleak:

  • GIBak eragindako infekzio berriak: % 10 gutxitu dira
  • GIBak eragindako infekzioen diagnostiko berantiarraren tasa: % 10 gutxitu da
  • Adierazitako sifilis-kasuak: % 10 gutxitu dira
  • Adierazitako gonokozia-kasuak: % 10 gutxitu dira
Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

2018ko memoria

Dokumentuak:
2018ko memoria (PDF, 2.59 MB)

Azken aldaketako data: