Zerbitzu-zorroa

Arabako Osasun Mentaleko Sarea Arabako Ospitale Psikiatrikoak eta zenbait osasun zentrok osatzen dute.

ARABAKO OSPITALE PSIKIATRIKOA

Arabako Ospitale Psikiatrikoa errehabilitazioan oinarritzen den arreta psikiatrikoko espezializazio handiko zentro bat da, eta hiru arlo jorratzen ditu, landu beharreko helburu terapeutikoen arabera:

  • Arreta azpiakutua
  • Errehabilitazio intentsiboa
  • Errehabilitazio edo berroneratze funtzionala

Hospital de Araba


Hospital
Hospital

Ospitalearen datu batzuk:

  • 92.704

    Kontsultak

  • 142.451

    Probak

  • 15.029

    Paziente desberdinak

  • 9.658

    Altak

  • 193

    Ospitaleratzeak

  • 203

    Ospitaleko jarduera (Altak)


OSASUN ZENTROAK

Helduen osasun mentaleko hiru zentroek (Salburua eta Zabalgana, Gasteizen, eta Aiara-Laudio, Laudion) modu anbulatorioan artatzen dituzte osasun mentaleko arreta sanitarioa behar duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak.

Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Unitateak, berriz, 18 urtetik beherakoak artatzen ditu, hauek ere modu anbulatorioan. Unitate horrek tratamendu intentsiborako Eguneko Ospitale bat du.

Psikiatriako Eguneko Ospitalea, 18 urtetik gorako gazteen tratamendu intentsiborako.

Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroa espezializatuta dago substantzia psikoaktiboen (alkohola, heroina, kokaina, cannabis eta abarren) abusuarekin edo mendekotasunarekin lotzen diren patologiak dituzten pertsonen arretan, baita joko patologikoarekin eta adikzio berri deritzanekin (Internet, sakelako telefonoa, eta abarrekin) lotzen diren patologiak dituzten pertsonen arretan ere. Barnean hartzen du pazienteentzako, senitartekoentzako eta, oro har, herritarrentzako orientazioa.

Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuak arreta psikiatriko biopsoziala eta arreta integrala eskaintzen die asaldura mental larria duten pertsonei, pertsona horiek osasun mentaleko zentroek eskaintzen duten arreta baino jarraipen intentsiboa behar dutenean.

Hospital de Araba


Arabako Ospitale Psikiatrikoa (175 ohe)

  • Araba kalea, 43. 01006 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 94500655
  • Faxa: 945006587

Salburuako Osasun Mentaleko Zentroa

  • Praga etorbidea, 2. Lehen solairua 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945294060
  • Faxa: 945294061

Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroa

  • Ilustrazioko Hiribidea, 47. Lehen solairua 01015 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945294080
  • Faxa: 945294081

Aiara-Laudioko Osasun Mentaleko Zentroa

  • Baias kalea, 6 bis 01400 Laudio (Araba)
  • Tel: 944041383
  • Faxa: 946726013

Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Zentroa

  • Olagibel, 31 (anbulatorioko 5. eta 6. solairua) 01003 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945277711
  • Faxa: 945257273

Psikiatriako Eguneko Ospitalea

  • Angulema, 1 01004 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945282100
  • Faxa: 945260426

Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroa (MOTZ)

  • Julián de Arrese, 5 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945294040
  • Faxa: 945294041

Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzua

  • Errege Katolikoak, 6 behea 01013 Vitoria-Gasteiz
  • Tel: 945259517
  • Faxa: 945278420

Azken aldaketako data: