Ongi etorria
Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua (Bidasoako ESIa) zerbitzu sanitarioak egiten dituen Osakidetzako erakunde publiko bat da. Irun Erdialdea anbulatorioak, Dunboa osasun-zentroak, Hondarribia osasun-zentroak eta Bidasoa Ospitaleak osatzen dute. Irun eta Hondarribia udalerrietako biztanleei lehen mailako arretako zerbitzuak eta ospitale-arretako zerbitzuak egiten dizkiegu.
Gainera, Bidasoa Ospitalea erreferentziako ospitalea da Nafarroako Bortzirietarako: Bera, Igantzi, Arantza, Etxalar eta Lesaka udalerrietako biztanleentzat.
Web-gune honen helburua da eskaintzen dugun arretari buruzko informazioa ematea eta herritarrekin harremanetan jartzeko espazioa izatea.
Marisa Merino Hernández
Bidasoako ESIako zuzendari gerentea
Bidasoako ESIko organigrama
Azken aldaketako data: