Aurkezpena
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea 2010ean sortu zen, eta zuzendaritza bakar baten barruan biltzen ditu Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala eta Bizkaiko hiru ospitale psikiatrikoak: Bermeoko Ospitalea, Zaldibarreko Ospitalea eta Zamudioko Ospitalea.
Sortu zenetik hedatzen ari garen arreta komunitarioko ereduak ekarri du:
- Arreta behar duten pertsonen komunitatean eta hurbileko esparruan arreta-ahalmena gehitzea.
- Ospitaleetako egonaldiak ezinbestekora murriztea.
- Zerbitzu sanitarioekiko, sozialekiko eta soziosanitarioekiko koordinazioa areagotzea, gaixotasun mentala duen pertsonari zeharkako arreta integratua eskaintzeko.
Osasun mentaleko Zentroa da arretaren gunea. Horrekin batera, Eguneko Ospitaleek eta Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeek ohiko ingurunean artatzen dituzte pazienteak, eta gaixotasun mental larria duten pertsonei haien komunitatearen ingurunean mantentzen laguntzen diete.
Gure zerbitzu-zorroa Bermeoko, Zaldibarreko eta Zamudioko ospitalizazio-unitateekin osatzen da.
Osasun mentaleko sarea datuetan
422
Ospitaleetako ohe kopurua
50.971
Artatutako paziente helduak
20.988
Artatutako paziente umeak
980
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko langile kopurua (Egiturako lantaldea)
1.410
Zaldibar, Bermeo eta Zamudioko ospitaleratzeak
1.361
Ospitalizaziorako hautabideak (Eguneko ospitaleetako, tratamendu asertibo komunitarioko...)


Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen 2022-2025 urteen arteko Plan estrategikoa

2022ko gure memoria
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu
Azken aldaketako data: