Etengabeko Arretako Guneak (EAG)

Zer dira?

Premiazko arreta behar baduzu osasun-zentroaren ordutegitik kanpo edo jaiegun batean, Osakidetzak eskura jartzen dizkizun Ospitalez kanpoko Premiazko Arretako Gune hauetara joan zaitezke.

Bizitza arriskuan jartzen ez duten premiazko kasuak artatzen dituzten zentroak dira, osasun-zentroen laneko ordutegitik kanpo.

Profesional taldea familiako medikuek, erizaintzako langileek eta administrariek osatzen dute, eta gaixo akutu eta kronikoei ematen diete arreta, osasun-beharren arabera, osasun-zentroaren ordutegitik kanpo.

Nor joan daiteke zentro horietara?

Bizitza arriskuan jartzen ez duen baina premiazkoa den osasun-beharra duen edonor, bere osasun-zentroaren ohiko ordutegitik kanpo.

Hitzordua eskatu behar da?

Ez duzu aurretik hitzordua eskatu beharrik; izan ere, premiazko patologia bategatik joan zara.

Han zaudela, zentroaren gune administratibora bertaratu baino ez duzu egin behar, eta eraman osasun-txartela (OTI) eta NANa.

Sendaketa egin edo injektagarri bat eman behar badizute, derrigor eraman behar duzu erizaintzako tratamendu-aginduaren bolantea.

Gogoan izan beste inora baino lehen zerbitzu honetara joan behar zarela, bizitza arriskuan jartzen ez duen premiazko osasun–beharra baldin baduzu.

"Eskura ditugun zerbitzuak ongi erabiliz lortuko dugu arreta hobea izatea"

Amurrioko eta Laudioko EAGren inguruko informazioa Bizkaiko eremuan kokatuta dago, Barrualde-Galdakaoko ESIaren barruan.

Cuídate Arabako Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 945 24 44 44

Cuídate Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 945 24 44 44

Cuídate Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Uribeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Bidasoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Azken aldaketako data: