ERIZAINTZAKO GRADUA

ERIZAINTZAKO GRADUA

Erizaintzako Gradu Tituluak Erizain gisa jarduteko gaitasuna ematen du.

Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren mendeko hezkuntza-zentro publikoa da, eta gaur egun Erizaintzako Gradua ematen du. Ondorio akademikoetarako, UPV/EHUri atxikita dago eta unibertsitate horren ikasketa-plan bera ematen du.

Zentroa 1972an jarri zen abian Gasteizko Gizarte Segurantzako Ortiz de Zarate Osasun Egoitzako Emakumezkoen Laguntzaile Tekniko Sanitarioen Eskola gisa. Ondoren, 1978an, Erizaintzako Unibertsitate Eskola bihurtu zen, eta Erizaintzako Diploma titulua irakasten zuen. Azkenik, 2010ean Erizaintzako Graduko Titulazio Ofizialaren Egiaztapenaren eta Akreditazioaren aldeko Txostena jaso zuen; hots, data horretatik aurrera eskaintzen duena.

Erizaintzarekiko grina eta irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko egokitze- eta konpromiso-gaitasuna erakutsi ondoren, 2022an ERIZAINTZAKO TITULAZIOA lortzera bideratutako irakaskuntzak eman zireneko 50. URTEURRENA ospatu zen.

[eu] ACCESO NUEVO ALUMNADO

IKASLE BERRIEN SARBIDEA

Ateak zabaltzeko egun bat antolatzen da urtero, Erizaintzako Gradua Zentroan egiteko interesa duen orori zuzendua.

[eu] INTERNATIONAL STUDENTS

INTERNATIONAL STUDENTS

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak bere ikasleen estatu-mailako eta nazioarteko mugikortasuna sustatu eta ahalbidetzen du.