Arabako Ospitale Psikiatrikoa
Arabako Ospitale Psikiatrikoa errehabilitazioan oinarritzen den arreta psikiatrikoko espezializazio handiko zentro bat da, eta hiru arlo jorratzen ditu, landu beharreko helburu terapeutikoen arabera:
- Arreta azpiakutua
- Errehabilitazio intentsiboa
- Errehabilitazio edo berroneratze funtzionala
Helduen osasun mentaleko hiru zentroek (Salburua eta Zabalgana, Gasteizen, eta Aiara-Laudio, Laudion) modu anbulatorioan artatzen dituzte osasun mentaleko arreta sanitarioa behar duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak.
Haur eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Unitateak, berriz, 18 urtetik beherakoak artatzen ditu, hauek ere modu anbulatorioan. Unitate horrek tratamendu intentsiborako Eguneko Ospitale bat du.
Psikiatriako Eguneko Ospitalea, 18 urtetik gorako gazteen tratamendu intentsiborako.
Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroa espezializatuta dago substantzia psikoaktiboen (alkohola, heroina, kokaina, cannabis eta abarren) abusuarekin edo mendekotasunarekin lotzen diren patologiak dituzten pertsonen arretan, baita joko patologikoarekin eta adikzio berri deritzanekin (Internet, sakelako telefonoa, eta abarrekin) lotzen diren patologiak dituzten pertsonen arretan ere. Barnean hartzen du pazienteentzako, senitartekoentzako eta, oro har, herritarrentzako orientazioa.
Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuak arreta psikiatriko biopsoziala eta arreta integrala eskaintzen die asaldura mental larria duten pertsonei, pertsona horiek osasun mentaleko zentroek eskaintzen duten arreta baino jarraipen intentsiboa behar dutenean.
Ospitalearen datu batzuk:
-
92.704
Kontsultak
-
142.451
Probak
-
15.029
Paziente desberdinak
-
9.658
Altak
-
193
Ospitaleratzeak
-
203
Ospitaleko jarduera (Altak)
Informazio interesgarria
PEAZ
Telefonoak: 945006555 - 945006324
Email-a: SAPU.SALUDMENTALARABA@osakidetza.eus
Alta osteko komendio gida
Ospitalea utzi aurretik, kontuan hartu zer jakin behar duzun, zure onerako eta osasunerako. Dokumentu honek jakinaraziko dizu, medikuaren altatxostenarekin batera, zer komeni zaizun jakitea eta zer egin dezakezun
Azken aldaketako data: