Ongietorria

Ongi etorri Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratura (ESI); 2015eko urtarrilean sortu zen eta honako hauek hartzen ditu barne: 31 osasun-zentro eta anbulatorio, espetxeko osasun-zentro bat, eta unibertsitate-ospitale bat.

Guztira 5000 profesional baino gehiago ibiltzen gara osasun publikoa eskaintzen 400.000 biztanle ingururi; zehazki, gure zerbitzu-eremuan sartzen dira Donostia eta Oarsoaldea nahiz Donostialdea eskualdeetako udalerriak, bai eta Urola Kostako zati bat ere. Horrez gain, erreferente gara 700.000 pertsona ingururentzat, erreferentziazko unitate edo zerbitzu kualifikatuak baititugu euskal sistema sanitario osoarentzat.

Gure helburua da osasun-arreta osoa eskaintzea herritarrei, betiere gizartearekiko erantzunkidetasuna erakutsiz eta sustapenaren asistentzia-kalitatea, osasun-prebentzioa eta gaixoenganako arreta bermatuz; hori guztia, osasunari dagozkion emaitza onenak lortze aldera.

Webgune honen bitartez, espazio bat sortu nahi dugu herritarrek gure erakundeari buruzko informazio garrantzitsua eskuragarri izan dezaten, eta, hala, gipuzkoarrei dagokien osasun publikoa eskaintzen laguntzeko.

Ongi etorri!

Maite Martínez de Albéniz
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

Personal sanitario


ESI-a datuetan

Icono plantilla

4.870

Lantaldea

Icono Atención primaria

4.553.599

Lehen Mailako Arretako kontsultak

Icono consultas hospitalarias

459.408

Ospitale-kontsultak

Icono consultas

346.123

Ospitalez kanpoko kontsultak

Icono gasto

515.035.239

Ustiapen-gastuak

Icono gasto

1.184.449

Inbertsioak


Icono Organigrama

Organigrama

Ezagutu ezazu Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.

Icono plan estratégico

Plan Estrategikoa

Ezagutu ezazu Donostialdekko ESIaren 2023-2025ko Plan Estrategikoa

Icono memoria

Memoria 2018

Donostialdeko ESIaren 2018ko Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu

Azken aldaketako data: