Aurkezpena eta antolakuntza
Donostia Unibertsitate Ospitaleak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren irakaskuntza-akreditazioa dauka 1975az geroztik.
Donostian kokatzen da eta 700.000 biztanleko eremurako erreferentea da.
Gipuzkoako egitura sanitarioan 4 eskualde-ospitale daude eta, horiekiko harremanen ondorioz, irakaskuntza-egitura oso integratuta dago Ospitalearen eta osasun-arloen artean. Zerbitzu kliniko mediko eta kirurgiko guztiak eta laborategi eta irudi-zerbitzu guztiak ditu, eta transplante hematologikoaren arloan erreferentziako ospitalea da Euskal Autonomia Erkidego osorako. BioDonostia Osasun Ikerketako Institutua ere Donostialdeako ESIari atxikitzen zaio, eta institutu horrek aukera paregabea eskaintzen digu arreta eta prestakuntza-jarduera eta ikerketa uztartzeko. Ikasketaburua: Begoña Azcarate Ayerdi
Prestakuntza espezializatuko programak eta lanpostuen eskaintza
Gure ikasketa-planei buruzko informazio osoa.
Azken aldaketako data: