Lanbide garapena

Lanbide Garapena ezohiko deialdia

Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko Ezohiko Deialdiaren helburua emandako zerbitzu-urteekin bat datorren lanbide-garapeneko mailaren esleipena aitortzea da, erakundeari emandako esperientziakontuan hartuta eta, betiere, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen badira.

Icono enlaces de interés

Osakidetzako garapen profesionaleko ezohiko deialdiko mailen behin-behineko esleipenaren Ebazpenaren argitalpena

Ohiko galderak Lanbide Garapeneko behin-behineko Ebazpenean

2022ko abuztuaren 12an, 693/2022 EBAZPENA argitaratu da, abuztuaren 12koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen da, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1202/2022 Ebazpenak argitaratu duen garapen profesionaleko deialdi bereziaren eremuan.

Interesdun bakoitzak lanbide-garapeneko zer maila esleitu zaion kontsultatu ahal izango du Osakidetzaren lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus, bai intraneten bidez, bai Osakidetzaren webgunearen bidez, abuztuaren 16tik aurrera. Aplikazio horretan bertan erreklamazioak egin ahal izango ditu irailaren 07ra arte, egun hori barne.

OHAR GARRANTZITSUA!: BEHIN-BEHINEKO EBAZPENAREN ERREKLAMAZIO-EPEA IRAILAREN 07RA ARTE LUZATZEN DA, EGUN HORI BARNE

704-2022 EBAZPENA, Behin-behineko ebazpenean ezarritako epea luzatzea


Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea

DOKUMENTU INTERESGARRIAK


HARREMANETARAKO:

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean aplikazio informatikora sartzeko arazoak dituztenek Osakidetzaren Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 12ko 693/2002 Ebazpenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahalko dute Osakidetzaren webguneko lanbide-garapenaren atalean dagoen formularioaren bidez. Erreklamazioak egiteko epea irailaren 07ra arte, egun hori barne, izango da.

Eskaera-prozesuari buruzko kontsultaren bat edo gorabeheraren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan:

  • EAZ telefonoa: 945006350 - 806350

Formularioa:

Formularioa

Desarrollo profesional


Azken aldaketako data: