Zerbitzu-zorroa
Erakundeak eskaintzen duen zerbitzu-zorroa Osasun Sailarekin urtero sinatzen duen programa-kontratuaren araberakoa da.
Tolosaldea ESIak Lehen Mailako Arretako 5 Unitate ditu eta Etengabeko Arretako Gune bat Tolosako osasun-zentroan. Larrialdiko Arreta ematen da Lehen Mailako Arretako Unitate bakoitzean, betiere zentro bakoitza irekita dagoen ordutegian. Ordutegi horrez kanpo, larrialdi guztiak Tolosako Etengabeko Arretako Gunean artatzen dira. Beharrezkoa izanez gero, Larrialdi Zerbitzuaren laguntza ere badago (Osakidetzaren zerbitzu-erakundea), Euskal Autonomia Erkidego osoko lurraldeaz gaindiko erakundea den heinean.
Lehen Mailako Arretako Zerbitzua eta Odontologia Zerbitzua Tolosaldea ESIako profesionalek soilik egiten dituzte.
Tolosaldea ESIaren kasuan, Donostiako Unibertsitate Ospitalea da erreferentziako ospitale tertziarioa, Gipuzkoako gainerako ESIen kasuan bezalaxe.
Osakidetzaren Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentro guztietan artatzen da osasun mentala.

Lehen mailako Arreta
- Familiako medikuntza
- Pediatria
- Erizaintza
- Administrazio Arloa
- Emagina
- Odontologia
- Etengabeko Arretako Gunea

Ospitale Arreta
- Errehabilitazioa
- Endokrinologia
- Neurologia
- Dermatologia
- Pneumologia
- Aparatu digestiboa
- Alergologia
- Erreumatologia
- Kardiologia
- Barne-medikuntza
- Hematologia
- Anestesia eta suspertzea
- Kirurgia orokorra
- Anatomia patologikoa
- Akutuen ospitalizazioa eta egonaldi ertainekoa
- Etxeko ospitalizazioa
- Larrialdiak
- Tokoginekologia
- Erradiologia
- Analisi klinikoak
- Oftalmologia
- Traumatologia
- Urologia
- Otorrinolaringologia
Azken aldaketako data: