Lanbide Garapena ezohiko deialdia (2022 urte)

Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko Ezohiko Deialdiaren helburua emandako zerbitzu-urteekin bat datorren lanbide-garapeneko mailaren esleipena aitortzea da, erakundeari emandako esperientziakontuan hartuta eta, betiere, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen badira.


Osakidetzako Lanbide Garapeneko Ezohiko Deialdiko mailak esleitzeko behin betiko ebazpenaren argitalpena

Behin betiko ebazpenaren inguruko ohiko galderak

2022ko irailaren 30ean EHAAn argitaratu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1531/2022 EBAZPENA, irailaren 12an eman zena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agindu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.

Interesdun bakoitzak lanbide-garapenaren mailaren bere behin betiko esleipena kontsultatu ahal izango du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanbide-garapeneko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus. Helbide hori Osakidetzaren intranetaren zein webgunearen bidez egongo da erabilgarri irailaren 30ean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2022/10/01etik 2022/10/31ra bitartean, biak barne).

Osakidetzako Lanbide Garapeneko Ezohiko Deialdiko mailak esleitzeko behin betiko ebazpenaren hutsen zuzenketaren argitalpena

Behin betiko ebazpenari buruzko ohiko galderak eta akatsak zuzentzeko 1623/2022 ebazpeneko ohiko galderak

2022ko urriaren 25ean EHAAn argitaratuko da 1623/2022 Ebazpena, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez irailaren 12ko 1531/2022 Ebazpenaren hutsak zuzentzen diren. Ebazpen horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebatzi ziren eta behin betiko esleipena argitaratzeko agindu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea

DOKUMENTU INTERESGARRIAK


HARREMANETARAKO:

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus dagoen Aplikazio informatikoan sartzeko arazoak dituzten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira 945006350 – 806350 telefonoan, edo formulario honen bidez bidali kontsulta:

Formularioa



Azken aldaketako data: