Ongietorria
Arabako Errioxako ESIa 2016ko urtarrilaren 1ean sortutako erakunde sanitario bat da, barnean hartzen duena gure eskualdeko (Bastidatik Oionera zabaltzen den eskualdeko) Lehen Mailako Arreta eta Lezako Ospitalea. Erreferentziako erakunde sanitarioa da Arabako Errioxan bizi diren 11.500 herritarrentzat.
Erakunde sanitario publikoa garen heinean, gure xedea da biztanleriaren osasun-emaitzak hobetzea kalitateko arreta integratuaren bidez. Horretarako, profesional kualifikatu eta gogobeteak ditugu, berritzaileak zerbitzuetan eta kudeatzeko moduetan, eta konpromiso argia dutenak, eskaintzen duten arretarekin ez ezik, jasangarritasun ekonomikoarekin, sozialarekin eta ingurumenekoarekin ere bai.
Gainera, gure zerbitzu-eskaintza mugatua denez gero, gure erabiltzaileen arreta espezializatua ere bermatu behar dugu azkar eta egoki koordinatuta Gasteizko gure erreferentziako ospitalearekin (Araba Unibertsitate Ospitalearekin) edo, hala badagokio, Logroñoko San Pedro Ospitalearekin (xede horretarako sortutako hitzarmenaren indarrez).
Ongi etorri!
Carlos Ruiz de Vergara Laorden
Arabako Errioxako ESIaren zuzendari gerentea
ESIa datuetan
185
Lantaldea
75.848
Lehen Mailako Arretako kontsultak (medikuntza)
29.098
Lehen Mailako Arretako kontsultak (erizaintza)
2.494
Ospitale-kontsultak
12.059.181
Ustiapen-gastuak
11.614
Inbertsioak
Organigrama
Ezagutu ezazu Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.
Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Arabako Errioxako ESIaren 2016-2017eko Plan Estrategikoa
Azken aldaketako data: