Informazio interesgarria

Osasun zerbitzuen ilustrazioa
Hospital

Kanpotik deitzeko

Gela guztiek dute telefonoa eta telebista

Erizaintza-kontroletan dauden telefonoak barne-komunikazioetarako dira. Horietatik ezin dira kanporako deiak egin, ezta kanpoko oharrak jaso ere, premiazkoak direnean izan ezik.

Kanpotik geletara deitzeko, 945006900 telefono-zenbakia markatu behar duzu. Telefono-gunearekin hitz egingo duzu eta zerbitzu horretako langileek jarriko zaituzte gelarekin harremanetan.

Telefono erabilgarriak

  • Telefono-gunea: 945006900
  • Kanpo-kontsultetarako hitzorduak: 945006886
  • Laborategia: 945006881

Non gaude?

A-124,
KM 59 01300, Araba

Telefonoa: 945006900

Email-a: hospital.deleza@osakidetza.eus

Ospitaleko zerbitzu batzuk

  • Aparkalekua Aparkalekua
  • Taxi-geralekua Taxi-geralekua
  • Bus gerakelua Bus-geralekua
  • Vending-zerbitzua Vending-zerbitzua
Erizainaren irudia

Pazientearen eta erabiltzailearen arreta

Kexa, erreklamazio, zorion-mezu eta iradokizun guztiei zentroan bertan ematen zaie arreta; horretarako, telefono-gunean/harrera-lekuan eska daitekeen erreklamazio-orriak erabil daitezke. Adierazpen horiek, ondoren, dagozkien arduradunei jakinaraziko zaizkie.

Lezako Ospitalearen kasuan ez dago berez Pazientearen Arreta Zerbitzurik, gerentzia bera arduratzen da arreta hori zuzenean tramitatzeaz eta gero dagokion zerbitzuari helarazteaz. Era berean, zure informazio-eskaerak argitzen lagunduko dizu.

Iradokizun, erreklamazio, kexa edo zorion-mezu bat bidali edo helarazi nahi baduzu, helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: hospital.deleza@osakidetza.eus

Anbulatorioetako eta osasun-zentroetako harrera-lekuetan erreklamazio-orriak daude, eta erreklamazioak zentroetan bertan ebazten dira edo ospitaleari bidaltzen zaizkio, dagokion sailean tramita daitezen.

Garrantzi handikoa da hitzartutako orduan agertzea ospitalean eta nortasun-agiria eta osasun-txartela eramatea.

Ospitaleratzeak harrera-zerbitzuan egiten dira (goizez) edo telefono-gunean/harrera-lekuan 15:00etatik aurrera eta asteburuetan.


Pazienteentzako informazioa

Ospitaleratzean aintzat hartu beharreko funtzionamendu arauak – Arabako Errioxa ESI

Garrantzi handikoa da hitzartutako orduan etortzea ospitalera eta nortasun-agiria eta osasun-txartela eramatea.

Ospitaleratzeak Harrera Zerbitzuan egiten dira 08:00etatik 15:00etara eta Telefono-gunean /Harrera-lekuan 15:00etatik 22:00etara eta asteburuetan.

  • Probetarako eta tratamenduetarako gomendioak.
  • Alta hartzean, gomendioak eta zainketak.

Zure medikuari iruditzen zaionean alta hartzeko moduan zaudela, behar besteko aurrerapenez jakinaraziko zaizu, zure familiakoei ohartaraz diezaiezun.
Joan aurretik, altako txostena emango zaizu. Txosten horretan islatuko dira zure egonaldiaren ondoriozko datu medikoak eta jarraitu behar duzun tratamendua. Kopia bat zuretzat izango da eta bestea Lehen Mailako Arretako zure medikuarentzat.
Zure medikuaren iritziaren kontra utzi nahi baduzu ospitalea, alta boluntarioa eskatu beharko duzu. Kasu horretan, ez dugu inolako erantzukizunik izango.
Alta hartzen duzun egunean, eta behin txosten medikoa eta erizaintzakoa eman dizugunean, garrantzi handikoa da gela ahalik eta azkarren uztea, beste paziente batek erabili ahal izan dezan.

Mediku arduradunak pazienteari berari edo hurbileneko familiakoari emango dio informazio medikoa. Konfidentzialtasunagatik eta arintasunagatik, beti pertsona bera izatea hobesten da. Ospitalizazio Unitatean jakinaraziko diete medikuek familiakoei informazioa emateko ordutegia.

Azken aldaketako data: