Zerbitzu-zorroa
Kualifikazio handiko 180 profesional baino gehiagoko lantaldea dugu eta profesional horiek beharrezko baliabide teknologikoak dituzte eskura.
Gure zerbitzuak Arabako Errioxa ESIako biztanleriari eskaintzeaz gain, Arabako Lurralde Historikoko gainerako herritarrei ere egiten dizkiegu zerbitzuak egonaldi ertaineko eta luzeko patologietan.
Gure langileek prestakuntza eta trebakuntza aurreratua eta espezializatua dute haien lana egiteko. Gure erakundeak errehabilitazio- eta suspertze-patologiak dituzten pazienteen arreta eta zaintza ditu bereizgarri, eta arlo horretan erreferentziako erakundea da Euskal Osasun Publikoan.
Ospitalizazio Arloa
- Barne-medikuntza
- Susperraldia / Errehabilitazioa:
- Susperraldia
- Errehabilitazioa
- Egonaldi luzea
Kanpo Kontsulten Arloa
- Familiako eta Komunitateko Medikuntza
- Barne-medikuntza
- Pediatria
- Psikiatria
- Errehabilitazioa
- Dermatologia
- Traumatologia
- Tokoginekologia / Emagina
Lezako Ospitalea
Azken aldaketako data: