Ate irekien X jardunaldia barneko egoiliar berrientzat
Barrualde-Galdakaoko ESIak, 2025ko martxoaren 13an, Ate Irekiko Jardunaldiak eskainiko dizkie egoiliar berriei.
Norentzat:
Jardunaldia Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitalean izango da. Helburua hauxe da: 2025. urtean egoiliar plaza izateko aukera izan, eta espezialitaterako prestakuntza ospitale honetan egiteko asmoa daukatenek zentroa bera ezagutzea.
Jardunaldiaren edukiak:
Jardunaldian, zentroaren ezaugarriak eta bertan diren espezialitateen berri emango da, eta parte-hartzaileen zalantza zein galderak ere argituko dira. Bisita gidatuan, berriz, batetik, prestakuntza jasotzen ari den egoiliar batek parte hartuko du eta bere esperientzia azalduko du; bestetik, askotariko espezialitateetan diharduten tutoreek ere parte hartuko dute, eta prestakuntza-ibilbideen berri emango dute. Ikusi programa hemen.
Aurretiazko izen-ematea:
https://barrualdegaldakao.typeform.com/to/xJjoc2pF (erabili Chrome edo Firefox)
Informazio gehiagorako:
Telefonoa: 944 006 821
Emaila: DOCENCIA-IRAKASKUNTZA.BARRUALDE-GALDAKAO@osakidetza.eus
Tokia: Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko areto nagusia
Norentzat: Egoiliar berrientzat
Eguna: 2025/03/13
Ordua: 10etatik 12etara
Hauxe duzu aukera Ospitalea eta bertako prestakuntza eskaintza bertatik bertara ezagutzeko!

Azken aldaketako data: