Irakaskuntza batzordea
Bikaintasunean
profesionalak trebatzen
Irakaskuntza Batzordea 1995ean eratu zen. Irakaskuntza Batzordea sortzearen helburua izan zen zentroan ematen zen prestakuntza espezializatua eta prestakuntza-programen garapena antolatzea eta kudeatzea, betiere espezialitatearen arabera. Horrez gain, urteko programazio orokorra eta egoiliar bakoitzaren banako programa ezartzen du eta zerbitzuetako txandakatzeen edukia eta egutegia zehazten du.
Bestalde, batzorde horrek egoiliarren etengabeko ebaluaziorako irizpideak zehazten ditu, eta prestatzen ari diren egoiliarrek egin behar dituzten ebaluazioak kontrolatzen ditu. Era berean, kanpoko irakaskuntza-auditoriarako informazioa ematen du, hala nola Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak egiten duen kanpo-auditoriarako.
Haren zereginen artean dago, halaber, etengabeko prestakuntza medikoaren jarduerak koordinatzea —nola egoiliarren prestakuntza, hala gainerako fakultatiboen prestakuntza—. Bestalde, batzordearen urteko jarduera-memoria prestatzen du.
Batzordearen egitekoen artean daude espezialitateetako bakoitzaren ereduzko prestakuntza-ibilbideko gida onartzea eta, horretarako, espezialitate bakoitzaren programa nazionala egokitzea osasun-zentroaren ezaugarrietara eta irakaskuntza-zerbitzuen edo -unitateen ezaugarrietara.
Azken aldaketako data: