Ongi etorria
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua (ESI) erakunde sanitario publikoa da, ibilbide luzeko bi erakundek bat egitetik sortu dena: lehen mailako arretako Barrualde Eskualdea eta arreta espezializatua eskaintzen duen Galdakao-Usansolo Ospitalea. 2012. urteaz geroztik, Busturia eta Lea-Artibai eskualdeei arreta eskaintzen dien beste zentro bat du, Gernika-Lumo Ospitalea.
Arreta integratua Osakidetzaren Osasun Sailaren lerro estrategikoetako bat da, eta, arreta integratuaren bidez, jarraitutasun eta efizientzia handiagoa lortu nahi da osasun-arretan. Integrazio horrek koherentzia ematen die eremu geografikoagatik jada lotura duten erakundeei eta sinergiak bilatzen ditu osasun-sistemaren mailen artean, osasun-zerbitzuetan koordinazioa eta efizientzia areagotzeko.
Estaldura-eremua
Barrualde-Galdakaoko ESIak sakabanaketa geografiko handia du ezaugarri; izatez, Bizkaiko lurralde historikoko zati handi bati ematen dio arreta. Iparraldetik, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak hartzen ditu, eta, Arratia eta Durangaldea zeharkatu, eta Gorbeialderaino iristen da, barnean hartuta Arabako Aiaraldea. Erakundeak guztira 313.0000 biztanleri egiten die zerbitzu.
Guztira, 77 zentro dira eta 2.500 pertsona inguruko lantaldea. Zentro horien artean daude:
- Galdakao-Usansolo Ospitalea
- Gernika-Lumo Ospitalea
- Lehen mailako arretako 17 unitate: unitate horien mende daude 4 anbulatorio (Basauri, Galdakao, Durango eta Laudio), 13 osasun-zentro eta 57 kontsultategi.
Estaldura: 313.000 herritar
2
Ospitale
17
Lehen Mailako Arretako Unitate
4
Anbulatorio
13
Osasun-zentro
57
Kontsultategi
Organigrama
Ezagutu ezazu Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuaren organigrama.
Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Barrualde-Galdakaoko ESIaren 2022-2025 urteen arteko Plan Estrategikoa.
Gure 2023eko memoria
Barrualde-Galdakaoko ESIaren urteko jarduera-memoria aurkezten dizugu.
Azken aldaketako data: