Gernika-Lumo Ospitalea

Gernika-Lumo Ospitalea 2012ko abenduan jarri zen abian, ordura arte herriko anbulatorioan eskaintzen ziren arreta espezializatuko zerbitzuekin. Horrela, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetako 56.000 herritarrek etxetik hurbilago jasoko zuten osasun-arreta, eta Galdakao-Usansolo Ospitalerako joan-etorriak murriztuko ziren.

Gerora, eta pixkanaka, gehitu egin da zentro horren asistentzia-eskaintza. 2013an, zenbait espezialitate mediko eta proba diagnostiko txertatu ziren zentroaren zerbitzu-zorroan, eta Larrialdietako Zerbitzua ere abian jarri zen, 24 orduz, urteko 365 egunez, baita etxeko ospitalizazioa ere.

2014an, jarduera kirurgikoaren hasierarekin, gehitu zen azken aldiz zerbitzu-zorroa. Guztira, bi kirofano eta prozedura endoskopikoetarako areto bat jarri ziren abian, kirurgia nagusi anbulatorioa egiteko.

Gernika Ospitalea


Gernika ospitalearen irudia
Kontsulta irudia
Bizkortzea irudia

Non gaude?

Aita Luis Villasante k.,
8-10 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Telefonoa:
946274000

Email-a:
SAPU.HOSPITALGERNIKA-LUMO@osakidetza.eus


Azken aldaketako data: