Prestakuntza espezializatuaren Programak eta lanpostuen eskaintza
Irakaskuntza-xedea
- Irakaskuntza-xedea da prestakuntzako programetan sartzen diren profesionalek haien espezialitatearen berezko gaitasunak lortzea eta osasunaren arloko lanbideetarako komunak diren gaitasunak lortzea, betiere beren lanbidea garatuko duten gizartean osasuna babesteko, zaintzeko eta sustatzeko helburuarekin.
- Prestakuntzak barnean hartuko ditu haien prestakuntza teorikoaren berezko gaitasunak zein askotariko balioez, jarrerez, ezagutzez eta trebetasunez osatutako osasunaren arloko lanbide guztietarako gaitasun komunak.
- Horretarako, ospitaleak prestakuntzaren arloko gizarte-erantzukizuna baliatuko du —zehazki ospitalearen eta arreta-zerbitzuen irakaskuntza-akreditazioaren ondoriozko gizarte-erantzukizuna—, eta asistentzia-jardueraren barruan egoki antolatuko ditu irakaskuntza-jarduerak, gaitasun-helburuak lortzeko.
- Debagoieneko ESIak praktiketako prestakuntza egiten du, graduatu aurrekoa zein graduatu ondokoa.
- GRADUATU AURREKOA
- Erizaintzako zaintza osagarriak heziketa-zikloa
- Erizaintzako gradua
- Fisioterapiako gradua
- Osasun-dokumentazioa
- Lanbide-kualifikazioko zentroa (mantentzea-lanak).
- Diagnosi-irudiak heziketa-zikloa
- Dietetika heziketa-zikloa
- Anatomia patologikoa eta zitologia.
- Diagnosi klinikoen laborategia
- Administrazioa eta finantzak
- GRADUATU ONDOKOAK
- Larrialdietako erizaintzako aditu unibertsitarioa
- UPV/EHUko Farmaziako lizentziatura
- Barne Mediku Egoiliarra: Mediku espezialistak. Gaur egun, akreditatuta dago familia-medikuntzako espezialisten prestakuntzarako.
- Debagoieneko ESIak mediku espezialistak prestatzen ditu eta, gaur egun, akreditatuta dago familiako eta komunitateko medikuntzako espezialisten prestakuntzarako.
- Gerentzia Zuzendaritzaren mende dagoen Medikuntzako Irakaskuntza Unitateak antolatu eta kudeatzen du prestakuntza mediko espezializatua, eta horretanIrakaskuntza Batzordearen eta ESIako tutore multzoaren laguntza du.
Azken aldaketako data: