Zerbitzu-zorroa


Debagoieneko ESIak gutxi gorabehera 65.000 biztanleri ematen die arreta, eta horien arteko % 22,34 dira 65 urtetik gorakoak eta % 6,39 dira 80 urtetik gorakoak.

Horretarako, Debagoieneko ESIak lehen mailako espezialitate guztiak dituen Eskualde Ospitale bat du eta Lehen Mailako Arretako 4 Unitate, barnean hartzen dituztenak 9 osasun-zentro eta  Etengabeko Arretako Gune 1, Bergaran.

Gure ESIan 500 profesional kualifikatu baino gehiago dugu, zenbait kategoria profesional sanitariotakoak eta ez-sanitariotakoak.

Egunez egun gure instalazioak hobetzeko eta eguneratzeko eta teknologia eguneratuta mantentzeko ahalegin handia egiten duen erakunde sanitario bat gara.

Azken urte hauetan Lehen Mailako Arreta indartzearen aldeko apustua egin dugu, eta aurrera egin dugu arreta-premiak dagokien maila profesionalean ebatziko dituen arreta-ereduaren bidean.

Gure helburuetako batzuk dira Kirurgia Nagusi Anbulatorioa indartzea, Etxeko ospitalizazioa gehitzea eta Zaintza aringarriak garatzea.

Planteatzen dugun beste erronketako bat da arreta-prozesu osoan pazientearen segurtasuna bermatzea, baita gure profesionalena ere.

Osakidetza logoa


Hospital

Zerbitzu medikoak

  • Barne-medikuntza
  • Aparatu digestiboa
  • Kardiologia
  • Erreumatologia
  • Pneumologia
  • Dermatologia
  • Endokrinologia eta nutrizioa
  • Hematologia
  • Neurologia
  • Etxeko ospitalizazioa
  • Oinazearen unitatea
Hospital

Zerbitzu kirurgikoak

  • Kirurgia orokorra eta digestio-aparatuarena
  • Anestesiologia eta suspertzea
  • Otorrinolaringologia
  • Ginekologia
  • Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia
  • Oftalmologia
  • Urologia
Hospital

Ama-haurren arloa

  • Pediatria
  • Obstetrizia
Hospital

Zerbitzu orokorrak

  • Larrialdiak
  • Farmazia
  • Erradiologia
  • Ekografia
  • Mamografia
  • Ordenagailu bidezko tomografia axial helikoidala
  • Teleagintea
  • Erradiologia konbentzionala
  • Analisi klinikoak
  • Errehabilitazioa, gimnasioak Arrasaten, Bergaran eta Oñatin
  • Prebentzio-medikuntza
  • Anatomia patologikoa
  • Erresonantzia magnetiko nuklearra
Hospital

Proba eta zerbitzu osagarriak

Digestio-aparatua

  • Endoskopiak (kolonoskopiak / gastroskopiak sedazio bidez)
  • Errektoskopiak
  • Kolonoskopiak, baheketa

Kardiologikoak

  • Elektrokardiogramak
  • Bihotzeko Holterra
  • Arteria-presioko Holterra
  • Esfortzu-proba
  • Ekokardiografia

Dermatologia

  • PUVA
  • Larruazal gaineko probak
  • Erauzketak

Endokrinologia eta Nutrizioa (erizaintzako kontsulta)

  • Heziketa diabetologikoa
  • Erizaintzako prozedurak
  • Obesitatea, heziketa

Ginekologia

  • Histeroskopiak
  • Kolposkopiak

Barne-medikuntza

  • Alergien prick-a

Oftalmologia

  • Kanpimetria
  • OCT, tomografia
  • Begi-biometria eta OCT, erizaintza
  • YAG laserra
  • Argon laserra
  • Erretinografia
  • Angiografiak
  • Topografiak
  • Pakimetria
  • Tonometria

Otorrinolaringologia

  • Isopresioak
  • Audiometria
  • Bideonistagmoskopia (VNG)
  • Akufenometria
  • Soinuarekiko tolerantzia-atalasea

Pediatria

  • Otoemisio akustikoa
  • Haur-espirometria
  • Alergia-probak - probokazioak

Arnas-aparatua

  • Espirometria
  • CO2 difusioa
  • Bronkoskopia
  • Mantoux eta Booster probak
  • Poligrafia
  • Martxaren testa

Urologia

  • Zistoskopiak
  • Fluxometriak eta hondakinak
Hospital

Beste batzuk

  • Lan-osasuna
  • Kudeaketa Sanitarioko Unitatea
  • Harrera eta Dokumentazio klinikoa
  • Ikerketa Unitatea

Lehen mailako arretako unitateak

Administrazio Arloa

  • Informazio orokorra
  • Ordua eskatzea
  • Osasun Txartel Indibiduala tramitatzea
  • Medikuaren esleipena edo aldaketa eskatzea
  • Lanerako ezintasuneko eta ezintasun iraunkorreko parteak ematea
  • Osasun-karpetan sartzeko gakoak kudeatzea
  • Atxikitako tratamendu teknikoen atxikidurarako laguntzen tramitazioa
  • Aurretiazko borondateen tramitazioa
  • Ikuskapen-tramiteak

Familiako Medikuntza

  • Larrialdiko arreta
  • Eskatu ahalako arreta
  • Etxez etxeko arreta
  • Arreta programatua

Odontologia

  • Ateratzeak
  • Haurren Hortz Asistentziako Programa

Pediatria

  • Larrialdiko arreta
  • Eskatu ahalako arreta
  • Etxez etxeko arreta
  • Arreta programatua

Erizaintza

  • Proba diagnostikoak eta terapeutikoak
  • Eskatu ahalako arreta
  • Etxez etxeko arreta

Esku-hartze komunitarioa

  • Tabakoaren mendekotasuna gainditzea: talde-lantegiak, ikastetxeetako heziketa, informazio-mahaiak, enpresetan erakartzea…
  • Paziente aktiboa: generikoa, diabetesa eta minbiziaren ondorengoa.
  • Erorketak saihesteko lantegiak: osasun publikoarekin, farmazialariekin eta udalekin elkarlanean.
  • Osasun-sareak: erakundeekin eta herritarrekin elkarlanean parte hartzea.
  • Haur-obesitatea saihesteko programa, PENSOI
  • Ariketa fisikoaren preskripzioa.
  • Ikastetxeetan egin beharreko haurren txertaketak.
  • Elkarlana adinekoen zentroekin.
  • Lantegiak gaixo kronikoekin:hipertentsio arteriala, diabetesa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa.
  • Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea, Batxilergoko ikasleen artean.
  • Komunitateak osasun-zentroan parte hartzea:prestakuntza-saioak.
  • Sexu-heziketa nerabeen artean.

Emaginak

  • Haurdunaldiko arreta, erditzearen prestaketa, eta erditu ondorengo arreta
  • Amatasuna, edoskitze-lantegiak
  • Familia-plangintza

Azken aldaketako data: