Informazio interesgarria

Ilustración servicios sanitarios
icono teléfonos

Kanpotik deitzeko

Gela guztiek telefonoa eta telebista dute, eta kanpoko enpresa batek kudeatzen ditu.Telebistak txartel bidez funtzionatzen du, eta txartela makina automatikoetan erosten da.

Erizaintza-kontroletan dauden telefonoak barne-komunikazioetarako dira.Horietatik ezin dira kanporako deiak egin, ezta kanpoko oharrak jaso ere, premiazkoak direnean izan ezik.

Kanpotik geletara deitzeko, 943266000 telefono-zenbakia markatu beharko duzu, doako deia da.Erantzungailu automatiko batek erantzungo dizu eta gelaren zenbakia markatzea eskatuko dizu; gelaren zenbakiak lau digitu izan beharko ditu: eraikinaren kodearena eta gelaren zenbakiarena.

Eraikinen kodeak

  • Amara eraikina: 1
  • Arantzazu eraikina: 2
  • Gipuzkoa eraikina:  3
  • Ama-haurrentzako eraikina:  4

Telefono erabilgarriak

Pazientearen eta erabiltzailearen arreta

Biodonostia


Telefono-gunea

Hitzordua:


Komunikazioa eta Kanpo-harremanak:

Profesionalaren Arretarako Unitatea (PAU):

Gipuzkoa eta Arantzazu eraikinetako sarreretan informazio-puntuak daude.Proba diagnostikoak, kanpo-kontsultak eta abar non egiten diren argitzeaz gain, bi puntu horietan hitzordua eta beste alderdi batzuk ere berretsi ahal izango dizkizute.

Era berean, bertan eskatu beharko dituzu ospitaleratzeen edo kontsulten ondoriozko egiaztagiriak, hematologiakoak eta neurologiakoak izan ezik.


Non gaude?

Begiristain Doktorea Pasealekua,
109 20014 Donostia, Gipuzkoa

Telefonoa: 943007000

Email: osid.sapu@osakidetza.eus

Ospitalearen zerbitzu batzuk

  • Cafetería Kafetegia
  • Parking Aparkalekua
  • Taxi Taxi-geralekua
  • Parada autobus Autobus-geralekua
  • Librería / tienda Liburtegia/
    Denda
  • Cajero automáticos Kutxazainak
fachada Hospital Universitario Donostia

Pazientearen eta erabiltzailearen arreta

Kexa, erreklamazio, zorion-mezu eta iradokizun guztiei zentroan bertan ematen zaie arreta; horretarako, harrera-lekuan eska daitekeen erreklamazio-orriak erabil daitezke. Adierazpen horiek, ondoren, dagozkien arduradunei jakinaraziko zaizkie.

Donostia Unibertsitate Ospitalearen kasuan, Bezeroaren Arreta Zerbitzua Arantzazu eraikinaren beheko solairuan dago, sarreratik oso hurbil. Zerbitzu horretan arreta emango diete planteatu nahi dituzun iradokizunei, esker onei eta kexei, eta gerentziaren bidez dagokion zerbitzura helaraziko dira horiek.Era berean, zure informazio-eskaerak argitzen lagunduko dizu.

Pazientearen Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 943007072 telefonoaren bidez edo PEAZi zuzendutako mezu elektroniko bidez, OSID.SAPU@osakidetza.eus

Anbulatorioetako eta osasun-zentroetako harrera-lekuetan erreklamazio-orriak daude, eta erreklamazioak zentroetan bertan ebazten dira edo ESIako Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuari bidaltzen zaizkio, dagokion sailean tramita daitezen.

Ospitaleratzaean informazioa

Ospitaleratzeak hiru eraikinetan eta Psikiatrikoan egiten dira, honako puntu hauetan:

Amara eraikina: sarrera nagusia
Arantzazu eraikina:sarrera nagusiko harrera(*)
Eguneko ospitale mediko kirurgikoa (larrialdien ondoan), kontsulta kirurgikoen ondoan.
Ama-haurrentzako eraikina:larrialdietako harrera
Gipuzkoa eraikina: sarrera nagusiko informazio-unitatea
Psikiatriako eraikina:sarrera nagusia

(*) Asteburuetan eta jai-egunetan ospitaleratzeak Arantzazu Eraikineko Informazio Unitatean egiten dira.
ORDUTEGIAK
Bisiten ohiko ordutegia: 13:00etatik 18:00etara

Goizez 13:30etik 14:00etara.
Arratsaldez 18:00etik 19:00etara.
Familiakoentzako informazio medikoa 13:30ean
Goizez 8:30etik 9:00etara.
Eguerdian 11:30etik 13:30era.
Arratsaldez 17:30etik 19:30era.

Amak eta aitak ez dute ordutegi mugarik
Familiakoen bisitak pertsona bakar batera mugatzen dira eta19:00etatik 19:30era egingo dira, astelehenetik igandera

Goizez 13:00etatik 13:30era
Arratsaldez 18:00etatik 18:30era

Arantzazu Eraikina
Irikiera 06:00etan
Itxiera 00:00etan
Ordu horretatik aurrera Larrialdi Orokorretatik soilik sartu ahal izango da.
Gipuzkoa Eraikina
Irikiera 05:30ean
Itxiera 23:00etan
23:00etatik aurrera, Arantzazu eraikinaren ate nagusitik sartu behar da eta 00:00etatik aurrera Larrialdi Orokorretatik (bi kasuetan, erdisotoko linea urdinari jarraitu beharko zaio amaieraraino).
Amara Eraikina

 

Irikiera 06:30ean
Itxiera 22:30etan
22:30etik aurrera, Arantzazu eraikinaren ate nagusitik sartu behar da eta 00:00etatik aurrera Larrialdi Orokorretatik (bi kasuetan, Arantzazu eraikinaren lehen solairura igo behar da eta linea berdeari jarraitu beharko zaio Amara Eraikinaren hirugarren solairura iritsi arte).
Ama-haurrentzako Eraikina
Irikiera 06:15ean
Itxiera 00:00etan
  • Probetarako eta tratamenduetarako gomendioak,
  • Alta hartzean, gomendioak eta zainketak

    Zure medikuari iruditzen zaionean alta hartzeko moduan zaudela, behar besteko aurrerapenez jakinaraziko zaizu, zure familiakoei ohartaraz diezaiezun.
    Joan aurretik, altako txostena emango zaizu. Txosten horretan islatuko dira zure egonaldiaren ondoriozko datu medikoak eta jarraitu behar duzun tratamendua. Kopia bat zuretzat izango da eta bestea Lehen Mailako Arretako zure medikuarentzat.
    Zure medikuaren iritziaren kontra utzi nahi baduzu ospitalea, alta boluntarioa eskatu beharko duzu. Kasu horretan, ez dugu inolako erantzukizunik izango.
    Alta hartzen duzun egunean, eta behin txosten medikoa eta erizaintzakoa eman dizugunean, garrantzi handikoa da gela ahalik eta azkarren uztea, beste paziente batek erabili ahal izan dezan.

  • Informazio sanitarioa

    Mediku arduradunak pazienteari berari edo hurbileneko familiakoari emango dio informazio medikoa. Konfidentzialtasunagatik eta arintasunagatik, beti pertsona bera izatea hobesten da. Ospitalizazio Unitatean jakinaraziko diete medikuek familiakoei informazioa emateko ordutegia.

Azken aldaketako data: