Informazio interesgarria


Kanpoko telefono deiak
Gela guztiek telefonoa eta telebista dute, eta kanpoko enpresa batek kudeatzen ditu. Telebistak txartel bidez funtzionatzen du, eta txartela makina automatikoetan erosten da.
Erizaintza-kontroletan dauden telefonoak barne-komunikazioetarako dira. Horietatik ezin dira kanporako deiak egin, ezta kanpoko oharrak jaso ere, premiazkoak direnean izan ezik.
Kanpoaldetik geletara deitzeko, 943082300 telefonora deitu beharko duzu. Erantzungailu automatiko batek erantzungo dizu eta gelaren zenbakia markatzea eskatuko dizu.
Telefono erabilgarriak
- Pazientearen eta erabiltzailearen arreta: 943035009
- Telefono-gunea: 943035000
- Kanpo-kontsultak: 943035001
Ospitalearen zerbitzu batzuk
Kafetegia
Aparkalekua
Bus-geralekua

Erabiltzailearentzako zerbitzuak
Zumarragako Ospitaleak kafetegi bat du eta bertan kafe, txokolate edo infusio batekin egin diezaiokezu aurre hotzari, eta freskagarri batekin beroari, edo eguneko menu gozo batekin edo ogitarteko batekin goseari. Eta ez ahaztu, goseari eta egarriari aurre egiteaz gain, kafetegiko langileen tratu atseginaz ere gozatu ahal izango duzula.
Kafetegia zabalik dago 7:30etik 22:00etara, astelehenetik igandera.
Vending-zerbitzua
Zumarragako Ospitaleak vending-zerbitzuko hainbat makina automatiko ere badu eraikinaren solairu bakoitzean:
0 solairua – Sarrera nagusia:
- Laranja-zuku naturala.
- Zuku ontziratuak.
- Kafea eta edari beroak.
- Ura, 0,5 L, eta freskagarriak.
- Aperitiboak eta sandwich hotzak.
1. solairua – Kanpo-kontsultak:
- Kafea eta edari beroak.
- Ura, 0,5 L, eta freskagarriak.
- Aperitiboak eta sandwich hotzak.
3. solairua – Ospitalizazioa:
- Ura, 1,5 L.
- Ura, 0,5 L, eta freskagarriak.
- 1. solairua – Goizalde eraikina:
- Aperitiboak eta sandwich hotzak.
- Kafea eta edari beroak.
Ospitalearen eraikin zaharrean bi sarrera daude eta Goizalde kanpo-kontsulten eraikinean beste sarrera bat dago. Hiru sarreretan dago informazio- eta harrera-zerbitzua. Kontsultara pasa aurretik, totemetik pasa beharko duzu, iritsi zarela jakinarazteko eta zer kontsulta-zenbakira joan behar duzun adieraziko dizun tiketa hartzeko. Kontsultaren ondoren totem berean eska daiteke kontsultara bertaratu izanaren frogagiria.
Garrantzi handikoa da hitzorduetara ezarritako orduan agertzea eta nortasun-agiria eta osasun-txartela ekartzea.
- Pazienteak ospitaleratzeko harrera-zerbitzua sarrera nagusian dago, eta bertatik tramitatuko da ospitaleratzea, ospitalizazio-unitatera igo aurretik.
- Ospitalizazio-unitatean unitatearen funtzionamendua azaltzen duen liburuxka bat emango dizute. Beti izango duzu sortzen zaizkizun zalantzak erizaintzako langileei galdetzeko aukera.
- Sarrera nagusiko harrera-lekuan eskatu ahal izango duzu familiakoen ospitalizazioaren ondoriozko frogagiria.
- Kexak, erreklamazioak, esker onak, zorionak eta iradokizunak ospitalearen sarrera nagusian dagoen Pazientearen Arreta Zerbitzuan jasoko dira. Bestelako informazio-eskaerak argitzen ere lagunduko dizute bertan.
- Osasun-zentroetan eta kontsultategietan bezeroaren arreta-arloak egiten du arreta hori, eta pazientearen arreta-zerbitzura bideratzen dute.
- Ospitaleak ez du ospitaleratuak bisitatzeko ordutegi bat finkatu. Gomendatzen da beharrezkoak diren bisitak soilik egitea eta bisiten iraupena ahalik eta laburrena izatea, betiere atseden- eta higiene-orduak eta otorduak errespetatuz.
Azken aldaketako data: