Gorliz Ospitalearen aurkezpena


Gorliz Ospitaleak ia 100 urte bete ditu eta askotariko etapak pasa ditu urte horietan guztietan, baina etapa guztiek balioa eman diote egun egiten dugun jarduerari.

Ospitale monografiko izatetik iraupen ertaineko eta luzeko egonaldietako ospitale izatera pasa ginen, eta gaur egun azpiakutuen ospitale gisa definitzen dugu geure burua. Konplexutasun handiko neurri diagnostikoak eta terapeutikoak behar ez dituzten prozesuetan dauden pertsonak artatzen ditugu. Ospitale honetan, batik bat, patologia ez-akutuko pazienteei egiten diegu arreta, betiere egonkortze fasean, susperraldi fasean, zaintza aringarriko fasean eta tratamendu errehabilitatzaileko fasean daudenei.

Gaur egun, gure arreta pazientearengana eta haren familiarengana orientatzen ari gara. Pazientearen segurtasuna da ezinbesteko itsasargia, asistentzia-kalitateko irizpideekin batera Guretzat funtsezko helburua da beste asistentzia-maila batzuekin koordinaturik lan egitea, pazienteak arreta integratua jaso dezan. Bestalde, pazienteek haien osasuna zaintzeko eta haien gaixotasuna maneiatzeko zereginean modu aktiboan parte har dezaten sustatuko dugu.

Paradigma-aldaketa horiek ahalegin, egokitzapen eta berrikuntza handia eskatzen dute eta, profesional guztien parte-hartze aktiborik gabe, ezinezkoak izango litzateke hori lortzea. Lerro hauen bidez, nire esker ona adierazi nahi diet egunez egun haien lanari esker zerbitzu ona eskaintzeko aukera ematen diguten guztiei.

Planteatzen zaizkigun erronkei ematen diegun erantzuna jasangarritasun-irizpideetan oinarritzen da.

Proiektuak eta ohiko jarduerak baliagarriak izango dira guztiak etengabeko hobekuntzara begira motibatzeko eta babesteko, horrexek laguntzen baitigu egin nahi dugun kalitateko eta gizatasuneko zerbitzua egiten.

Eskerrik asko

Carmen Rodríguez

Zuzendari gerentea


Ospitalearen datu batzuk

Gorliz Ospitaleak barne-medikuntzarako 52 ospitalizazio-ohe ditu eta errehabilitaziorako 82 ohe. Horrez gain, neuropsikiatriako, errehabilitazio neurologikoko, errehabilitazio traumatologikoko eta errehabilitazio orokorreko kanpo-kontsultak ere kudeatzen ditu.


Informazio gehiago ikonoa

Informazio gehiago

Ospitaleratzearen informazioa


Gorliz Ospitalearen irudia
Gorliz Ospitalearen irudia
Gorliz Ospitalearen irudia

Non gaude?

Urezarantza ibiltokia,
1 48630 Gorliz, Bizkaia

Telefonoa: 94 400 66 00

Email-a: hospital.gorliz@osakidetza.eus

Jaitsi ezazu ospitalearen planoa

Ospitalearen zerbitzu batzuk

  • Kafetegia Kafetegia
  • Aparkalekua Aparkalekua
  • Lorategiak Lorategiak
  • Bus-geralekua Bus-geralekua
  • Igerilekua Igerilekua

Gorliz Ospitalearen irudia

Organigrama

Ezagutu ezazu Gorliz Ospitalearen organigrama.

Hospital

Plan Estrategikoa

Ezagutu ezazu Gorliz Ospitalearen 2023-2028eko Plan estrategikoa

Hospital

Gure emaitzak

Gorliz Ospitalearen Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu

Azken aldaketako data: