Irakaskuntza eta Prestakuntza espezializatua

Uribe ESIan,Familiako eta Komunitateko Medikuntzako medikuegoiliarren prestakuntza Bizkaiko Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearen mende dago, eta irakaskuntza-unitate hori Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzan integratuta dago. Espezialitateen Batzorde Nazionalak finkatutako parametroetara egokitzen da, prestakuntzako alderdietan zein laneko edo ebaluazioko alderdietan.Indarrean dagoen espezialitateko programa 2005eko maiatzean onartu zen, eta gaitasunetan egituratzen du prestakuntza; gehienez 4 urteko prestakuntza-aldia izango da.

Uribe ESIan, Lehen Mailako Arretako Unitate guztiek akreditazioa duteFamiliako eta Komunitateko Medikuntza espezialitateko irakaskuntzarako, betiere Osasun Ministerioaren, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren eta Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioaren baterako Ebazpenaren arabera (2005eko ekaina). Ebazpen horren indarrez ezartzen dira Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitateen akreditazio-baldintza orokorrak.Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Espezialitatearen Batzorde Nazionalaren gomendioei jarraituta, unitate horietan guztietan, urtero eskaintzen den egoiliar-plaza bakoitzeko 2 tutore akreditatuko ratioa dago.

Ikaskuntzako eta ebaluazioko helburuak eta jarduerak, bestalde, espezialitatearen programaren esparru orokorraren barruan finkatzen dira —espezialitatearen programa, berriz, egonaldiko ikasturte bakoitzerako irakaskuntza-unitateko prestakuntza-planetan garatzen da—.Osasun Zentroan mediku egoiliarrak sei hilabetez trebatzen dira lehen urtean, 3 hilabetez bigarren urtearen amaieran, eta 15 hilabetez 3. eta 4. urteen artean. Edonola ere, aldi horiek ospitale-guardiekin eta Irakaskuntza Unitatearen berezko jarduerekin uztartuko dituzte.

Osakidetza logoa

Azken aldaketako data: