Bilbao Basurto ESIaren Kode Etikoa

Kudeaketa etikoa gizarte-erantzukizunaren ardatz nagusietako bat da, zeren bere baitan biltzen baititu erakunde baten eta haren profesionalen jokabide-printzipioak eta -arauak.

Horrela, arlo horrekiko dugun konpromisoa agerian argiago uzteko eta arlo horrekin zerikusia duen guztia sistematizatzeko, Zuzendaritza Batzordeak kode etiko bat onartu du, non zehazten baitira, modu garden eta publikoan, Bilbo-Basurtuko ESIak erakunde gisa eta osatzen dugun pertsonok gure interes-talde bakoitzarentzat izan behar ditugun printzipioak eta jokabide-arauak, bat etorriz gure kudeaketa-politika, misio eta ikuspegi, balio, legeria eta kode profesionalekin.

Kode etikoarekin zerikusia duen edozein alderdi jakinarazi eta tratatu nahi baduzu IRADOKIZUNAK-SUGERENCIAS.OSIBILBAOBASURTO@osakidetza.eus helbide elektronikoa erabili dezakezu. Helbide hau konfidentzialtasun osoz kudeatzen da.

Bilbao Basurtoko ESIko Kode etikoa

Kode etikoa


Azken aldaketako data: